'Arotz. Egurraren ibilbideak' euskal baserrien sustraiak azaleratzen ditu

Bizkaie! 2014-12-22 13:22

Busturialdea-Urdaibain abiarazotako proiektu barritzailea da hau, turismo jasangarria eta kalidadezkoa dinamizetako helburuagaz. Basoa, ondare artistikoa, erlijiosoa eta historiko-kulturala, arkitektura tradizionala, ohiko tresnak, egurarren gaur egungo erabilerea eta basoen aberastasunak itxitako gastronomiak Arotz-Egurraren Ibilbide Turistikoak eskaintzen dituan funtsezko elementuak dira.

Arotz. Egurraren Ibilbidea ibilbide turistikoak euskal baserrien jatorrira joateko aukerea eskaintzen dau, Nabarnizko Ikazuriaga-Etxeandia baserrira, 500 urtetik gorako antxinatasuna dauen baserrira bisitea eginez, hain zuzen be. Eraikuntza tradizionalaren altxor honek bitxikeria harrigarriak gordeten ditu, orain azaleratuko diranak Arotz. Egurraren Ibilbidea ibilbide turistikoaren bitartez. Baserriaren kokapena estrategikoa da eta Iluntzar mendiak babestuta dago. Beraz, ondo aukeratutako kokapena da.

Nabarnizko Ikazuriaga baserria eskualdeko azken 500 urteetako historiaren lekuko izan da. Euskal baserrien lehenengoetarikoa dala esan daiteke, 1480. urtekoa. XVII. eta XX .mendeetan berreraikuntzeak izan zituan baina jatorrizko elementu garrantzitsuak ditu. Bere egiturea eta armazoia egurrez eginda dago. Baserriak agirian dagozan eraikuntza fase desbardinak ditu; lehenengoko fasea, XV. mendekoa, jatorrizko etxola bat baserri eder batez ordezkatu zan. Baserri hori, euskal baserrien lehen belaunaldikoa da. Beraz, Ikazuriaga baserria euskal baserrien sorkuntza belaunaldikoa da. Ez dago baserri zaharragorik, hau da, ez dago aurreko belaunaldietako baserririk.

Bigarren eraikuntza fasea, barriz, XVI. mende ingurukoa da. Sasoi honetan egurrezko egiturea dauen baserria sortzen da. Honek garai haretako eraikuntza ereduaren ohiko osogaiak, besteak beste, forma makurrak edota habeak eusteko egurrezko mukurrak. Azken horreetan, eregiteko alemaniar teknikea atzemoten da, baserriaren eraikuntza kalidadea agirian jarriz.

Hirugarren fasea, 1795-1800. urteen artekoa dogu. Sasoi honetan Frantziako Konbentzino Errepublikanoko tropen inbasinoagaitik kalteak eta suntsipenak izan ziran. Orduan baserria berreregi eta baserrian bertan bizi eta lan egiteko egitura erosoa sortu eben.

Ikazuriaga baserrira bisiteak basoa, egurra eta gizakiaren eguneroko erabilera desbardinen arteko loturea ezagutzeko aukerea eskaintzen dau. Harritzekoa da bertan erabilitako haretxezko armetako teknikea, bere egituran, XVII. mendeko armazoian, baserriaren jatorrizko piezak (XV. mendekoak) agirian geratzen dira. Eraikina beharrizan desbardinetara egokitzeko aldakuntzak izan ditu. Aldaketok, baserriaren antolamendua, baserriko tresnak eta bere 500 urteetan zehar gorde izan dituan sekretuak ezagutzeko aukerea eskainiko da. Ikazuriaga baserrirako bisitan euskal baserrien historiara bidaia egingo dau bisitarieak, bere sorkuntzatik orainaldira.

Busturialdea-Urdaibain abiarazotako proiektu barritzailea da hau, turismo jasangarria eta kalidadezkoa dinamizetako helburuagaz. Basoa, ondare artistikoa, erlijiosoa eta historiko-kulturala, arkitektura tradizionala, ohiko tresnak, egurarren gaur egungo erabilerea eta basoen aberastasunak itxitako gastronomiak Arotz-Egurraren Ibilbide Turistikoak eskaintzen dituan funtsezko elementuak dira. Kulturea, tradizinoak eta bizimodua erakusten dituen paisajeak eta baliabideak ezagutzeko bidaiatzen dabenei zuzendutakoa.

Arotz ibilbide turistikoan parte hartu gura izan ezkero, erreserbak 634.243.762 telefonoan edo nuevaeuropa@outlook.com postan eta www.nuevaeuropa.com webgunean egin daitekez. Urte osorako aisialdi aukerea eskaintzen dau ibilbide honek. Ganera, gastronomiagaz bat eginik, ibilbideagaz batera, gura izan ezkero, menu tematiko bat be eskaintzen da. Menua basoko produktuez egina egongo da.

Nueva Europa S.L., Gernika-Lumon 1995etik ezarria dagoan enpresea da, sektore turistikoan esperientzia handia dauena eta Egurraren Ibilbidea sortu dauena. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu