Ramiro Pinilla idazlea omenduko dabe eguenean, Bilboko Bidebarrieta liburutegian

Bizkaie! 2014-12-17 12:12   Kulturea

Maria Bengoa eta Jon Bilbao idazleek, Iñaki Esteban kazetariak eta Tusquets argitaletxeko Juan Cerezok hartuko dabe parte Ramiro Pinilla zanaren omenaldian, abenduaren 18an. Nieves Fontova kazetaria izango da ekitaldiaren gidaria. Idazle bilbotarraren lana eta bizitzea izango ditue berbagai Bidebarrietan, 19:30etik aurrera.

Ramiro Pinilla 1923an jaio zan Bilbon. 1960ko hamarkadan egin zan ezagun, Nadal Saria eta Espainiako Kritikearen Saria irabazi zituan eta, Las ciegas hormigas (1961) lanagaitik. Handik hamar urtera, 1971ean, Planeta Sariko finalistea izan zan Seno beharrari esker.

Hasiera arrakastatsu horren ostean, hiru hamarkadatan Pinillak argitaletxe txikietan argitaratu eban. Azkenean bere argitaletxe propioa sortzea erabagi eban, Libropueblo.

2004ean, Verdes valles, colinas rojas trilogia argitaratu eban, La tierra convulsa, Los cuerpos desnudos eta Las cenizas del hierro lanek osotua. Kritika eta irakurleek harrera sano ona egin eutson lan barriari. Literaturako Euskadi Saria eta Espainiako Narratiba Saria jaso zituan nobela horreekaitik.
 
Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu