Gabonetan hainbat jarduera izango dira Bizkaiko museo eta aretoetan
2014-12-16 11:14 KultureaArkeologi Museoa, Euskal Herria Museoa, Ondare aretoa, Arrantzaleen Museoa, La Encartada Museoa, El Pobal Burdinola, Santimamiñe, Txakolingunea eta Rekalde aretoa prest dagoz Gabon honeetan, ume eta helduentzako, egitarau betea eskaintzeko, makinatxu bat tailer eta erakusketa. Hiru egunetan itxiko ditue aretoak, abenduaren 25ean, eta urtarrilaren 1ean eta 6an.
Arkeologi Museoa, Euskal Herria Museoa, Ondare aretoa, Arrantzaleen Museoa, La Encartada Museoa, El Pobal Burdinola, Santimamiñe, Txakolingunea eta Rekalde aretoa prest dagoz Gabon honeetan, ume eta helduentzako, egitarau betea eskaintzeko, makinatxu bat tailer eta erakusketa. Hiru egunetan itxiko ditue aretoak, abenduaren 25ean, eta urtarrilaren 1ean eta 6an.
Arkeologi Museoan, lau tailer antolatu ditue, 6 urtetik 12 urtera bitarteko umeentzat: Arkeoparty (abenduaren 23, 26 eta 30ean, eta urtarrilaren 2an), Kutxa Magikoa (Abenduaren 27an, 10:00etan, euskeraz, eta, 12:00etan, gaztelaniaz), Maleta Bidaiaria (abenduaren 28an, 11:30ean), eta Arkeologoa egun batez (urtarrilaren 4an, 11:30ean). Jarduerak debaldekoak dira. Horrezaz ganera, aukerea egongo da Goazen gudari danok... Arkeologia eta memorioa historikoa. Zirardamendi, 1936 eta Museoa aztarnaz aztarna programako Natxituko hilarria erakusketak ikusteko.
Euskal Herria Museoan, hainbat jarduera egingo dira Gabon dibertigarriak Museoan lelopean. Danetara, lau tailer egingo dira, 4 urtetik 10 urtera bitarteko umeentzat: Olentzero (abenduaren 23an), Gabonetako apaingarriak (abenduaren 26an), Urtaroak eta ohiturak (abenduaren 30ean), Piratak eta altxorrak (urtarrilaren 2an). Tailer bakotxeko euro bat ordaindu beharko da. Beharrezkoa da aurretik izena emotea; horretarako, museora deitu behar da (94 625 54 51) edo mezu bat bialdu (euskalherriamuseoa@bizkaia.net). Ganera, egunotan, Wilhelm von Humboldt Euskaldunen herrian barrena (1801) aldi baterako erakusketea dago museoan.
Bermeoko Arrantzaleen museoa atzera be zabalik dago.Erakusketa iraunkorraz aparte, Bermeo eta arrain lonjak aldi baterako erakusketea egongo da abenduaren 23tik urtarrilaren 4ra.
Balmasedan, abenduaren 19tik urtarrilaren 4ra arte, Boinas la Encartada Museoak aztarnen jokoa antolatuko dau, Ardiak aurkitu. Astegunez, 11:30ean eta 12:30ean hasiko da, eta zapatuetan, barriz, 17:00etan be bai. Parte-harztaile bakotxak euro bat ordaindu behar dau. 3 urtetik 8 urtera bitarteko umeei zuzenduta dago. Bestalde,museoak ohiko bisitaldi gidatuak eskainiko ditu, 10:00etatik 14:00etara, martitzenetik barikura; 10:30etik 19:00etara, zapatuetan; eta, 11:00etatik 15:00etara, domeka eta jaiegunetan.
El Pobal Burdinolak bisita gidatuen programea atondu dau, una eihoteko errotea eta burdinolea erakusteko. Bisiten orduak honeek dira: 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00etan. Eta zapatuetan, 12:00etan, instalazino guztiak martxan ipinio ditue, halanda ze oletan zelan egiten zan behar ikusi ahalko da.
Abenduaren 28an, Santimamiñen, Zentzumenen bidez jarduerea egingo da. Bisitariek Santimamiñe beste modu baten ezagutuko dabe, hau da, ikusmena, ikumena, usaimena eta entzumena erabilita. Tailerra 5 urtetik 10 urtera bitarteko umeentzat izango da, 12:00etan hasiko da. Euskeraz egingo da, eta debalde da.
Bakioko Txakolingunean be atondu dabe Gabonetarako eskaintzea. 4 urtetik 12 urtera bitarteko umeentzako tailerra egingo dabe, euskeraz, abenduaren 23an. Prezioa euro bat izango da. Tailerra egiten dan bitartean, umeekaz batera doazen helduek aukerea izango dabe Bakio Arte eta Parte aldi baterako erakusketea ikusteko.
Bizkaiko Foru Aldundiaren areto bietan, Ondare eta Rekalden be badago zer egin eta ikusi Gabonetan. Ondare aretoan El papus. Atentatu baten anatomia erakusketa ikusi daiteke. Rekalden, tailer bi antolatu ditu abenduaren 26 eta 27rako, biak euskaraz. 3 eta 8 urte bitarteko umeei zuzendutakoak izango dira, eta doban. Ganera, aretoan, Lynne Cohen eta Raul Dominguezen erakusketak dagoz ikusgai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!