Martitzenean, abenduaren 16an, abiatuko dira Marijesiak Gernikan

Bizkaie! 2014-12-15 14:49

Fernando Astoreka Aranburu, Denis Azkarate Eizagirre, Iñaki Gonzalez Abadia eta Jose Antonio Uriarte Itxaso dira aurtengo bakarlariak. Gabonak iragarteko eske-errondak dira Marijesiak. Aurten batzen dan ditua Camins Solidaris GKEari emongo jako, Gambiako Sare Bigi herrian eskola bat eregiteko. Azkenengo egunean jasoko dabe dirua, abenduaren 24an.

Marijesiek Gabonen aurreko bederatziurrena beteko dabe beste urte batez. Gaueko errondak martitzenean bertan hasiko dira kalez kale danon poztasunerako gure bazterrak koplakaz betetan, dinoe antolatzaileek. Hurrengo bederatzi gauetan, Gernika-Lumotik zehar ibiliko dira kantuan.

2008an, Jose Antonio Arana Martija eta Marijesien ekimenez, Marijesien koplak berraztertu, zuzendu eta barriztau egin ziran. Geroago, urterik urte, Marijesiak berreskuratutako koplak ikasi ditue, lehendik ondo jakindakoaren ondarea aberasteko asmoagaz.

Aurton ikasi beharrekoa 1891.eko koplea da. Hemen jatorrizko eran: Urteisu egusquia / edoien arterian / gosada zaquídazan / bisi nasan artian. Baina, holan kantauko dabe: Urten eizu eguzkia / hedoien arterian, / gozadu zakidazan / bizi nazan artian.

Marijesien ahozko tradizinoa guztiz errotuta dago geure artean eta koplen azken berrikusketa egin zanetik helburua beti izan da Gabonen inguruko bederatziurreneko koplak jagon, aberastu eta ondo gordetea, nabarmentzen dabe
 
Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu