Ali Tiefschwarz izango da 2014ko azkenengo Art After Dark saioko protagonistea
2014-12-10 14:48 MusikeaAbenduaren 12an zarratuko dau aurtengo Art After Dark Bilboko Guggenheim Museoko musika egitaraua.Tiefschwarz taldeko Ali izango da gaueko protagonista nagusia, baina lehenago DJV Sound izango da eszenatokian. Emonaldiak 22:00etan hasiko dira.
Abenduaren 12an zarratuko dau aurtengo Art After Dark Bilboko Guggenheim Museoko musika egitaraua.Tiefschwarz taldeko Ali izango da gaueko protagonista nagusia, baina lehenago DJV Sound izango da eszenatokian. Emonaldiak 22:00etan hasiko dira.
Tiefschwarz taldea Alexander eta Sebastian Schwarz anaiek osotzen dabe, Ali eta Basti ezizenez ezagunak diranak. Tekno eta deep house musikea gustuko eben, Alemaniak Stuggart urian bizi zirala, 1990eko hamarkada hasieran. Ali DJ lanetan hasi zan klub ezagunetan, ON – U eta Red Dog izenekoetan, berbarako. 1997tik aurrera hasi ziran Tiefschwarz izena erabilten. Hainbat lekutan izan dira munduan zehar. Remixer lez egin dira ezagun, eta makinatxu bat talderentzat egin dabe behar, esaterako, Depeche Mode eta Madonnnarentzat. Alik 23:30ean hasiko dau bere saioa.
Gauaren hasieran DJV Sound izango da eszenatokian. Europako klub ezagunenetan ipini dau musikea. 1990eko hamarkadan NoData kolektiboa sortu eban, eta 2005etik Fever aretoa zuzentzen dau. 22:00etan ekingo deutso emonaldiari bilbotarrak.
Abenduaren 12ko gauean, Guggenheim museora hurreratzen diranek goizaldeko ordubatak arte, musikea entzuteaz aparte, ondoko erakusketak ikusteko aukerea izango dabe: Gure garaiko artea. Guggenheim Bildumen maisulanak eta oraintsu Film & Video aretoan, ipinitako Rineke Dijkstraren The Krazyhouse (Megan, Simon, Nicky, Philip, Dee).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!