'Xuxen, hamarkada berrirantz' izenburupean, Itziar Cortesek zabaldu dau Kabi@ digitalaren plaza

Bizkaie! 2014-12-07 13:05

Kabi@ gunean, Okzitaniari begira, berbaldi, aurkezpen eta mahai-inguruak dagoz gaur, besteak beste, Euskara-Okzitaniar Hiztegia aurkeztu dabe Elhuyar eta Lo Congresen eskutik. Mahai-inguruan, barriz, euskalkulturea eta okzitaniarra sustatzeko tresna digitalak izango ditue aztergai; eta arratsaldeko ekitaldi nagsuian, Herri Liburutegi Digitalak aurkeztuko ditu BakalHau kolekktiboak.

Xuxen.eus Xuxen zuzentzaile ortografikoa online erabilteko aukerea emoten dauen webgunea da. Aurreko bersinotik hona, hainbat aldaketa eta hobekuntza egin dira, bai Xuxenek oinarrian erabilten dituan datuetan, bai diseinuan. Xuxen.eus barrian, Xuxen5 jarri dabe erabiltzailearen eskura, Euskal Herriko Unibersidadeko IXA taldearen eta Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia unidadearen artean sortutako bersinoa.

Erabiltzailearen hiztegia kudeatzeko aukerea be gehitu dabe. Hiztegian sartutako berbak ikusi leikez erabiltzaileak, eta berbok gehitzeko eta kentzeko aukerea dauka. Testu bat zuzentzean be, erabiltzailearen hiztegia erabili ala ez aukeratu leike.

Testuak zuzentzeko, hainbat funtzionalidade barri integrau ditue webgunean; esate baterako, berba hobetsiak proponiduteko aukerea gehitu dabe, testu bat zuzena izan arren, testuko berba batzuek forma hobetsiak izan leikiezalako.

Beste adibide bat: testu-kutxan sartzen dan testua Elhuyar Hizkuntza eta Teknologiaren TTS sistemeagaz entzuteko aukerea dago. Baita Matxin itzultzaile automatikoa erabilteko aukerea be. Gainera, testu-kutxan sartutako testuaren hizkuntzea atzemoten da zuzentzera bialdu baino lehen; holan, erabiltzaileak beste hizkuntza bateko testu bat sartzen badau, abisu bat agertuko jako pantailan. Adibidez, gaztelaniazko testu bat sartzen badau, sistemeak detektau egingo dau, eta galdetuko deutso ia euskerara itzuli nahi dauen Matxin itzultzaile automatikoaren bidez.


Egun betea Kabi@n

Kabi@ gunean, Okzitaniari begira, berbaldi, aurkezpen eta mahai-inguruak dagoz gaur, besteak beste, Euskara-Okzitaniar Hiztegia aurkeztu dabe Elhuyar eta Lo Congresen eskutik. Mahai-inguruan, barriz, euskalkulturea eta okzitaniarra sustatzeko tresna digitalak izango ditue aztergai; eta arratsaldeko ekitaldi nagusian, Herri Liburutegi Digitalak aurkeztuko ditu BakalHau kolekktiboak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu