Culandra punk taldeak Bermeon eta Zarautzen joko dau astegoienean

Bizkaie! 2014-12-05 14:13   Musikea

Culandra punk taldeak kontzertu bi eskainiko ditu Euskal Herrian datozen egunetan; zapatuan, abenduaren 6an, Bermeoko Beleza Malandra ateneo kulturalean izango da, 22:30etik aurrera, eta domekan, hilaren 7an, Zarauzko Arrano tabernan, 22:30ean.

Culandra punk taldeak kontzertu bi eskainiko ditu Euskal Herrian datozen egunetan; zapatuan, abenduaren 6an, Bermeoko Beleza Malandra ateneo kulturalean izango da, 22:30etik aurrera, eta domekan, hilaren 7an, Zarauzko Arrano tabernan, 22:30ean.

Bartzelona, Madril eta Zarauzko lagunen artean egindako punk taldea da Culandra, ardao, bazkari, zigarro eta politikearen ganeko barriketaldien artean sortutako taldea. Budellam, Erantzun, Afganistan Ye Yes, IAG, The Bite, Execuçio, Kissin Cousins, Tort, Zombie Puyol edo Humilitate lako taldeetan ibilitako musikariek osotzen dabe.

Madrilen eta Bartzelonan kontzertuak emon ondoren, lehenengo aldiz zuzenean izango dira Euskal Herrian. Urtean behin bakarrik alkartzen da taldea, eta oraingoan Euskal Herrian izango da.

Bigarren diskoa aurkeztuko dabe, gainera, De les barricades a les tragaperres 12 hatzbeteko split LPa kaleratu barri dabelako Bartzelonako Zombie Puyol taldeagaz batera. Era berean, TDK talde mitikoaren omenaldi bilduma CD bat kaleratu barri dabe Madrilen, eta bertan Israel kantuagaz parte hartzen dau Culandrak.

Poison Idea, Rot, Estricalla, El punto devil eta antzeko taldeakaz zuzenean jo izan dabe, eta punk gordina jorratzen dabe, Blitz, Dead Kennedys, Rip eta 1980ko hamarkadako Italiako punk taldeen eragin nabarmenagaz. Katalanez, euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez abesten dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu