Gatibuk Donostian aurkeztu dau 'Euritan dantzan', gernikarren 6. diskoa
2014-12-05 11:52 MusikeaEmoitzeagaz oso gustura dagoz taldekideak eta Alex Sardui abeslariak adierazo dauenez, musika eta soinu aldetik aurrerapausu bat emon dogu, melodia eta letra desbardinak dakarguz, baina sustraiko elementu eta erritmoei eutsi deutsegu, Gatiburen esentzia ez da galdu.
Donostian, Gipuzkoan gero eta zale gehiago dituela jakinik, horreei danei keinu bat egin guran, Donostiako Boulevarrean kontzertu txiki bat eskainiz aurkeztu eben disko barria Gatibu gernikarrek atzo euripean. Euritan dantzan diskoa, disko laburra da, zazpi kantuz osotutakoa, horreetatik bi bereziak: Loretxoa, Benito Lertxundiren berbakaz osotutako eta lehendik ezagutzen genduan kantuaren bersinoa eta bestea, bertsoekaz osotua, lasaia, musika apur bategaz apaindua. Zaleek hiru formaturen artean aukeratu leikie, izan be, disko barria biniloan, CDan eta USBan argitaratu dau Gatibuk Panda Artist Management produkzino etxearen laguntzinoagaz.
Emoitzeagaz oso gustura dagoz taldekideak eta Alex Sardui abeslariak adierazo dauenez, musika eta soinu aldetik aurrerapausu bat emon dogu, melodia eta letra desbardinak dakarguz, baina sustraiko elementu eta erritmoei eutsi deutsegu, Gatiburen esentzia ez da galdu.
Oinarrizko rock and rolla eta beste estilo batzuen usaina hartuko dau entzuleak; Besteetan baino pop gitxiago dago oraingo honetan, dino Sarduik. Bestetik, letrei jagokenez, egunerokotasuna da nagusi; Sentiduten doguna, geure inguruan ikusten doguna eta biziten doguna erakusten saiatu gara.
Euritan dantzan kantua eta lan barriko danak zuzenean entzun gura izan ezkero, domekan, Durangoko Plateruenan izango dabe aukerea subertedunek, ze sarrerak aspaldi agortu ziran. Hurrengo hitzordua Vianan izango da, Viana Rock Jaialdian, abenduaren 13an, Tania de Sousa eta Pepe Botika taldeakaz batera, doban. Bizkaian hurrengoa Basaurin izango da abenduaren 19an, Social Antzokian, hain zuzen be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!