Aitor Arregiren 'Zarautzen erosi zuen' lanak irabazi dau Urrezko Antzarra

Bizkaie! 2014-12-01 10:07   Barriak

Lekeitioko 37. Zine Bilerako sari nagusia Aitor Arregik zuzendutako Zarautzen erosi zuen film laburrarentzat izan da, eta zuzendari onenaren saria be berak irabazi dau. Amataurretan, Unai Garateren Ordu erdi beharra izan da nagusia. Zapatuan, Ikusgarri aretoan egin eben sari-banaketea.

Aitor Gametxok irabazi dau amateur arloko zuzendaritza saria, Bere bizitzetako bat lanagaitik. Produkzinoari jagokonez, Kote Camacho (Don Miguel) eta Ainhoa Garcia (Anonymous) izan dira onenak, profesional eta amateurretan, hurranez hurran; gidoiaren arloan, Kepa Errasti (Aitona Mantangorria) eta Joxean Coya (Ataraxia); argazkian, Asier Altuna (Soroa) eta Julen Agirre (Oiartzun).

Itsaso Etxebarriak jaso dau Gazte 22 saria, Positibatzea beharragaitik. Antzar Morea saria lehenengoz emon dabe aurten; Ainhoa Garciaren Anonymous izan da irabazlea. Edizino honetan Euskal Zinemearen Begiradea saria estreinau dabe bere bai, Nestor Basterretxea izan da omendua. Mikel Basterretxeak jaso eban saria, zapatuko ekitaldian.

Tessa Andonegi, Miren Gaztañaga, Eneko Gil, Gabriel Ocina eta Miren Gojenola aktore taldea arduratu zan amaiera ekitaldiaz.

37. Euskal Zine Bilerako epaimahaia Juanba Berasategik, Edurne Gonzalezek, Ramon Agirrek, Mikel Losadak eta Kontxa Elorzak osotu dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu