Itziar Gonzalez-Dios eta Eneko Bidegain, #txiotesia2 lehiaketako irabazleak
2014-11-26 17:48UEUk kudeatzen dauen Unibertsitatea.net atariak bigarren urtez antolatu dauen Txiokatu zure tesia 6 mezutan lehiaketako irabazleak jakinarazo ditue. Lehen saria Itziar Gonzalez-Diosentzat izan da, egiten dabilen euskerazko testuen sinplifikazino automatikoari buruzko tesia laburtzeagaitik, eta bigarren saria Eneko Bidegain kazetari eta irakaslearentzat izan da Lehen Mundu Gerra 'Eskualduna' astekarian tesia koplatan azaltzeagaitik.
UEUk kudeatzen dauen Unibertsitatea.net atariak bigarren urtez antolatu dauen Txiokatu zure tesia 6 mezutan lehiaketako irabazleak jakinarazo ditue. Lehen saria Itziar Gonzalez-Diosentzat izan da, egiten dabilen euskerazko testuen sinplifikazino automatikoari buruzko tesia laburtzeagaitik, eta bigarren saria Eneko Bidegain kazetari eta irakaslearentzat izan da Lehen Mundu Gerra 'Eskualduna' astekarian tesia koplatan azaltzeagaitik. Antolatzaileek adierazo dabenez, ipinitako helburuak bete da, ekimen honegaz 46 ikertzaile euskaldun eta euren lana ezagutzera emon dira eta.
Igaz baino jente gitxiagok parte hartu badau be, emoitzak oparoak izan direla azpimarratu dau Iñaki Alegria UEUko zuzendariak. Ondokoek osotu dabe aurtengo epaimahaia: Ainhoa Latatu (@tatutxiki), doktorea mikrobiologian, UEUko Goi Mailako Prestakuntzaren arduraduna eta UEUkidea; Iñaki Larrea (@ilarrea), doktorea hezkuntzan, ikertzailea eta irakaslea Mondragon Unibersidadeko HUHEZI Fakultadean; Itziar Aretxaga (@ItziMex), doktorea astrofisikan, ikertzailea eta Mexikoko Astrofisika, Optika eta Elektronikako Institutu Nazionalaren Astrofisika Saileko burua; Kike Amonarriz (@KikeAmonarriz), euskal Filologoa, soziolinguistea, ikertzailea eta telebista aurkezlea; eta, Koldo Garcia (@koldotxu), doktorea genetikan, ikertzailea UPV/EHUn eta UEUkidea.
Lehenengo saria, txiolari ulergarriarena, 500 euroko sariagaz, Itziar Gonzalez-Dios IXA taldeko ikertzailearentzat izan da (@ItziarGD), euskerazko testuen sinplifikazino automatikoaren inguruan egiten dagoan tesia bikain laburtu eta azaltzeagaitik. Itziar Gonzalez-Dios Pasai San Pedrokoa da eta 26 urte ditu. Aleman filologian lizentziau zan Gasteizen eta ondoren Hizkuntzearen Azterketa eta Prozesamendua masterra egin eban Donostian EHUko Informatika fakultadean. Masterrean egoala Ixa taldean sartu zan eta hortik atera zan tesi-proiektua. Tesiaren izenburua oraindino behin behinekoa da: Egitura sintaktiko konplejuen identifikazinoa eta sinplifikazinoa euskerearen tratamendu automatikoan. Eusko Jaurlaritzak emoten dituan beketako hirugarren urtea amaitzen dabil, eta orain tesian buru belarri lanean dago, 2015 amaieran edo 2016 hasieran irakurzeko asmoz.
Bigarren saria, txiolari originalena, 300 euroko sariagaz, Eneko Bidegain kazetari eta irakaslearentzat izan da, Lehen Mundu Gerra 'Eskualduna' astekarian tesia koplatan laburtzeagaitik. Eneko Baionakoa da eta 39 urte ditu. Euskal Ikasketak egin zituan Baionan. Kazetari lanetan Ekaitza aldizkarian hasi zan. 1999an Euskaldunon Egunkaria-n sartu zan. Berria eta beste hedabide batzutan be behar egin dau. Doktoretza tesia aurkeztu eban 2012an, EHU eta Bordeleko Unibersidadearen artean, Lehen Mundu Gerra 'Eskualduna' astekaria gaiaren inguruan. Gaur egun Mondragon Unibersidadeko irakaslea da, Ikus-entzunezko Komunikazino graduan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!