Aurten 500dik gora gaztek parte hartuko dabe Bilbon 'V. Balia itzazu, zeu baliogabetu barik' jardunaldiotan
2014-11-14 10:22Asmoa da, 12 eta 18 urte bitarteko neska-mutilek aukerea izatea arlo horretako adituakaz eretxiak eta esperientziak alkartrukatzeko, Internet eta gizarte-sareak lako tresna horreek dituen arriskuak eta aukerak hobeto ezagutzeko.
Sabino Arana Fundazinoak, Euskaltelegaz alkarlanean, V. Balia itzazu, zeu baliogabetu barik. Internet + gizarte-sareak izenburuko jardunaldiak antolatu ditu eta aurten DBHko, Batxilergoko eta LHko 500 ikaslek parte hartuko dabe. Bosgarren edizino honetan, edozein erabiltzailerentzat bere nortasun digitala ondo garatzeak dauen garrantzia izango da ardatz. Jardunaldiak zemendiaren 18an, martitzenean (gaztelaniazko jardunaldia), eta 19an, eguaztenean (euskerazko jardunaldia), egingo dira.
Asmoa da, 12 eta 18 urte bitarteko neska-mutilek aukerea izatea arlo horretako adituakaz eretxiak eta esperientziak alkartrukatzeko, Internet eta gizarte-sareak lako tresna horreek dituen arriskuak eta aukerak hobeto ezagutzeko.
Horrenbestez, Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dira jardunaldiak; hilaren 18an, 10:00 eta 12:00 bitartean, 300 bat ikaslek, María Inmaculada (Bilbo), Bizkaia, Ama Mesedetakoa (Leioa), Begoñako Andra Mari (Barakaldo) ikastetxeetakoak eta Mikeldi Ikasketa-zentrokoak (Bilbo), esperientziak eta ezagutzak alkartrukatzeko aukerea izango dabe honako aditu honeekaz: Antonio Ortiz, Error 500 blogaren administratzailea, injineru informatikoa eta software-garapenaren analistea, eta Estefanía Jiménez, Ikus-entzunezko Komunikazinoan doktorea eta EHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeko irakaslea eta EU Kids Online Spain (europar proiektua) lantaldeko kidea.
BIharamunean, hilaren 19an, eta ordutegi bardinean, 200dik gora ikasle izango dira, San Félix (Ortuella), Begoñazpi (Bilbo), Leioako Gaztelueta eta Leioako Institutua ikastetxeetakoak, adituen azalpenak eta aholkuak jasoteko aukerea izango dabenak, zehatz honako honeenak: Ion Muñoa, Deustuko Unibersidadeko irakaslea eta ikertzailea, eta Maialen Garmendia, Soziologian doktorea, EHUko Soziologia Saileko irakasle titularra eta EU Kids Online Spain lantaldeko zuzendaria.
Jardunaldi biak zuzenean jarraitu ahal izango dira, streaming bidez, Sabino Arana Fundazinoaren webgunearen bitartez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!