Kulturgintzearen ganeko ardura eta gogoetak kultur plazearen erdigunera ekarriko ditu Durangoko Azokeak

Bizkaie! 2014-11-12 14:28   Kulturea

Nobedade nagusia Landakogunean kokatzen dan Areto Nagusiak izango dau. Gerediagako presidentea dan Nerea Mujikak azaldu dauenez, Euskal kulturearen plaza nagusia, euskal kultureari buruzko gogoeta gune garrantzitsu bilakatzeko erronkea hartu dabe Gerediagan. Horretarako, kultur sektorearen kezka, erronka eta gogoetak jasoko dituan espazioa egokituko dabe programazinoaren barruan.

49. Durangoko Azokako guneek aurtengo edizinorako atondu dituen nobedade nagusiak aurkeztu ditue gaur prentsaurrean. Beste urtebetez kulturzale guztiak asebeteteko asmoagaz Landakon hasi eta San Agustineraino, Durango urian ibilbidea proponidu dabe zortzi gunetako aukerak aurkeztuz. Areto Nagusia, Ahotsenea, Kabi@, Irudienea, Saguganbara, Plateruena, Szenatokia eta Azoka TBk osotzen dabe hainbat disziplinatako programazino oparoa. Hori danori 700 metroren barruan eta bost minutuko distantzian.
   
Nobedade nagusia Landakogunean kokatzen dan Areto Nagusiak izango dau. Gerediagako presidentea dan Nerea Mujikak azaldu dauenez, Euskal kulturearen plaza nagusia, euskal kultureari buruzko gogoeta gune garrantzitsu bilakatzeko erronkea hartu dabe Gerediagan. Horretarako, kultur sektorearen kezka, erronka eta gogoetak jasoko dituan espazioa egokituko dabe programazinoaren barruan. Sortzaile, eragile, industria eta, oro har, kultur sektorearentzat espazio bat eregi dogu Areto Nagusian, Gogoetearen Plaza bilakatu daiten. Azokaren standetan, pasabideetan eta Landakogunearen inguruetan emoten diran solasaldi, eztabaida eta proposamen barritzaileak azokearen erdigunera ekarri nahi izan doguz, azokearen bihotzera zehaztu dau Nerea Mujikak.



Ikasle Eguna beteta

Gunez gune nobedade guztien barri emon aurretik, Ikasle Egunari jagokozan datu nagusiak be aurkeztu ditue. Abenduaren 5eko egitarauaren zati handi bat hartuko dau ume eta gazteei zuzendutako eskaintzeak. Aurten igaz baino tailer gehiago antolatu dira, eta danetara 30 saiotik gora eskainiko dira. Euskal Herri osoko eskariak jaso ondoren, 36 ikastetxetako 1170 ikaslek parte hartuko dabe tailerretan.


Guneak

Azokako bisitariari konbita luzatu deutse Nerea Mujika Gerediagako presidenteak azokako guneetatik norberak bere plana topau daian. Egunotan azken ikutuak emoten dagozan programazinoan danetariko aukerak izango dirala zehaztu dau, Durangoko Azokea, kulturea biziteko plaza handia dala azpimarratuz.


- Szenatokia, Arte eszenikoen plazea: Euskerazko arte eszenikoen eremua da. San Agustin Kultur gunean dago kokatuta, eta euskal antzerkian edo jantzan egiten diran lanak plazaratzeko tartea eskaintzen da, eta era berean, zaleak sortzaileakaz zuzeneko hartu-emonak izateko aukerea dabe. Honako ekintzetan: Kafia eta Berba Zubi eta Mugalariak deialdietako irabazleak etorkizun laburrean gauzatuko dituen lanen sorkuntzaz eta produkzinoaz berba egiteko barriketaldia; Antzerki Maratoia 8 antzezlanen laginak ikusteko aukerea edota estreinaldi bat: Kepa Junkera eta Organik jantza taldearen eskutik Txapeldun ikuskizuna.


- Irudienea, Ikus-entzunezkoen plazea: Zugaza zinema-aretoan kokatuko da aurten be. Euskerazko zinemagintzearen erakusleihoa izango da. Zinemearen munduan formatu desbardinetan sakonduko dabe: emonaldiakaz, aurkezpenakaz edota eztabaidakaz. X. Kameratoia eta Xalbador filmaren hegoaldeko estreinaldia izango dira hitzordu nagusietako bi.


- Ahotsenea, sortzaileen plazea: Bi espazio izango ditu Ahotseneak, ohiko legez, baina aurten barrikuntza bategaz dator. Bi espazio horreek bi karpa desbardinetan joango dira banatuta: zuzenekoen karpa eta solasaldiena. Ahotsenea, liburua edo diskoa plazaratzen dabenen parte hartzean oinarritzen da.

Aurkezpenak egiteko epea zabaldu zanean, egun bakarrean bete ziran tarte guztiak. Hainbat sortzaile kanpoan geratu ziran. Espazioaren birformulazino honegaz eskaria egin dabenn sortzaile danei lekua egin jake. Danetara, 55 kontzertu eta 35 barriketaldi izango dira.

- Plateruena, Kontzertu handien plazea: Euskal Herritik etorritako euskaltzale eta kulturzaleen topalekua da. Gatibu, Hesian eta Vendetta taldeak izango dira kontzertuetako batzuk. Berezia izango da aurtengoa. Hamargarren urteurrena, zilarberritzen parte hartze prozesua eta diru ekarpen eta borondatezko lan kanpainea oinarri  …eta urte askotarako ikuskizuna atondu dau Plateruenak disziplina artistiko desbardinak batuz.

- Saguganbara, Txiki eta Handien plazea: Areto handia eta areto txikia izango ditu aurten be Saguganbarak, eta biak beteko ditu idazle, ilustratzaile, bertso, ipuin kontaketa eta beste haimaika ekintzagaz. Aurten barrikuntza nagusia Berbaro alkartea eta Mintzola Fundazinoaren arteko alkarlana da. Ondorioz, ahozkotasunean eta kulturearen transmisinoan garrantzia ipinita 20 tailerretik gora antolatuko dira.

- KABI@, Digitalaren plazea: Kultura digitalaren plazea izanik, azken hileotako teknologia proiektuak aurkezteko gunea da. Lau ardatz nagusi izango ditu: hezkuntzea, sortzaileak, komunidadea eta enpresea. Egun bakotxak ekitaldi nagusi bat izango dau arratsaldean. Adibide modura, Inguru Aldagaiak izeneko performace berezia, musikaz, jantzaz eta efektu digitalez nahastauta. Edota Herri Liburutegi Digitala proiektuaren aurkezpena.

- Azoka TB: Aurten platoa izango dau Azoka Telebistak Landakon. Zuzeneko saioak produziduko ditu azokan jazotend ana bertatik bertara kontetako, zein streaming bidez edota tokian tokiko telebistetan. Publikoarentzat lekua izango da platoan eta publikoagaz alkarreragina sustatuko da, platotik zuzenean edo sare sozialen bitartez. Tartean egongo dira, goizeko eta arratsaldeko magazine bana, sortzaileakaz alkarrizketa saioak eta gazteentzako DJ musika saioa.

- Areto Nagusia, Gogoetearen plazea: Guneetako nobedade nagusia dakar Areto Nagusiak edizino honetan. Euskal kulturaz berba egin, eztabaidatu eta hausnartzeko espazioa sortu da Areto Nagusian, ohiko liburu eta proiektuen aurkezpenez aparte. Sortzaile, eragile, industria eta, oro har, kultur sektorearentzat espazio bat izango da Areto Nagusian, Gogoetearen Plaza bilakatzeko helburuagaz. Hiru berbagai hartuta egituratuko dira saioak: hizkuntzearen hautua, sostengu ekonomikoa, eta transmisinoa. Gai horreen ganean ikuspegi desbardinak erakutsi dituen parte-hartzaileek jardungo dabe. Izenetako batzuk:  Fermin Muguruza, Maialen Lujanbio, Bernardo Atxaga, Lorea Agirre, Jon Sarasua, Joxean Muñoz, Jose Mari Sors, Gorka Urbizu, Laura Mintegi, Ander Lipus, Gotzon Barandiaran, Xabier Monasterio, Niko Etxart, Bea Zabalondo eta Mikel Martinez. Egunero hiru saio eta hiru formatu: alkarrizketa personala, bi lagunen arteko barriketaldia eta mahai-ingurua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu