Euskaltzaindiak eduki gehiago ipini ditu Creative Commons lizentziapean
2014-11-04 13:34Orain arte bost lan zabaldu ditu Euskaltzaindiak Creative Commons lizentziagaz, eta orain beste bost gehituko ditue. Honeen diran lan guztiak: Arauak, Hiztegi Batua, Hiztegi Batu Oinarriduna, XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa, Orotariko Euskal Hiztegia, Literatura Terminoen Hiztegia, Lexikoaren Behatokiaren Corpusa, Hitz-elkarketa, Izendegiak / Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) eta Jagonet galde-erantzunen datu-basea.
Orain arte bost lan zabaldu ditu Euskaltzaindiak Creative Commons lizentziagaz, eta orain beste bost gehituko ditue. Honeen diran lan guztiak: Arauak, Hiztegi Batua, Hiztegi Batu Oinarriduna, XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa, Orotariko Euskal Hiztegia, Literatura Terminoen Hiztegia, Lexikoaren Behatokiaren Corpusa, Hitz-elkarketa, Izendegiak / Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) eta Jagonet galde-erantzunen datu-basea.
Akademiak argitaratutako material horreek guztiak kopiau, banatu eta jentaurrean komunikau ahal izango dira, beti be egilea Euskaltzaindia dala beren-beregi autortu eta begi-bistan ipini ezkero, eta edukiak zabaltzeko lizentzia bera erabilten bada. Horrezaz gan, ezin da lan horren erabilera komerzialik egin, eta lana aldatu edo lan eratorri bat sortzen bada, sortutako eduki horren banaketea, ezaugarri berberakaz egin beharko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!