Arte Ederretako ikasleen Gradu Amaierako Lanen I. Erakusketea edegi dabe Bilbon

Bizkaie! 2014-11-04 10:38   Kulturea

2013-2014 ikasturtean EHUko Arte Ederren Fakultadean titulau diran ikasleen artelanen aukeraketea egin dabe Gradu Amaierako Lanen I. Erakusketan, Bilboko Bizkaia Aretoko lehenengo pisuan. Zemendiaren 5era arte egongo da zabalik

2013-2014 ikasturtean EHUko Arte Ederren Fakultadean titulau diran ikasleen artelanen aukeraketea egin dabe Gradu Amaierako Lanen I. Erakusketan, Bilboko Bizkaia Aretoko lehenengo pisuan. Zemendiaren 5era arte egongo da zabalik.

Etxepare, Axular eta Chillida erakusketa-aretoak bete ditue ikasleen lanek, danetara 55 pieza aukeratu dira, eta 241 dosier.
Erakusketea 10:00etatik 20:00etara dago zabalik, eta sarrera librea izango da. Astelehenean izan zan aurkezpenea, eta bertan izan ziran Arantza Lauzirika EHUko Arte Ederren Fakultadeko dekanoa, Natxo Rodriguez Arte Ederren Fakultadeko Unibersidade Hedapeneko dekanordea eta erakusketa osotzen daben Gradu Amaierako lanen egileak.

Lauzirikak adierazo ebanez, gure ikasle eta irakasleen lanekaz hainbat erakusketa antolatzen doguz urtean, baina lehenengo aldia da ezaugarri berezi honeek dituan bat antolatzen dana. Gure ikasleek aurkezten dituen lanen bitxitasuna kontuan izanda, uste dogu lan horreei bai alde sozialetik bai alde akademikotik autorpena emoteko modurik onena erakusketa formatuan azaltzea dala, ganeratu eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu