BilbaoArten Mika Murakami artista japoniarraren 'Zaindariak' erakusketea ikusgai dago
2014-11-03 14:54 KultureaZaindariak - Guardianes proiekturako idea herrialde desbardinetako kultura anitzetan gaur arte iraun dauen ohitura batetik dator. Ipuin japoniarretan iratxoa agertzea normala da baita beste mitologia batzuetan be. Bere izakerea bihurria baina bihotz onekoa da. Etxeko zaindaria da, eta holan azaltzen da Mika Murakamik sortzen dituan obretan. Bere erakusketan, babeslearen irudia beti dago presente.
Bilbao Artek produkzino propioko zazpigarren erakusketea eskainiko dau zemendiaren 21era arte, aurtengo azkena. Mika Murakami artista japoniarra dogu erakusketa honetako protagonista, Bilboko arte-zentro honetako erakusketa aretoan ikusgai jarri dituan magiaz betetako Zaindariak lagun dituala. 2013ko artista egoiliarra izanik, Mika Murakamik bere iratxoak ekarri ditu eskulturetan, instalazinoetan, inprimaketa lentikularretan eta mikro-inprimaketetan batuta, ikusleak obrak ondo aztertzera behartuz, urrutiko begirada azkar batez erakusketa honetako misterio batzuk galduko leukiezalako.
Erakusketea publikoarentzat edegita egongo da Bilbao Arteko erakusketa-gelan zemendiaren 21era arte, 17:30etik 20:30era bitartean astelehenik barikura, eta 11:00etatik 14:00etara bitartean zapatuetan. 2013an bekea jaso eben 26 artisten lanen artean, Mika Murakamiren proiektua izan zan BilbaoArtek Urazurrutiako 32. zenbakian dauen aretoan banakako erakusketa bat antolatzeko aukeratutako 7 proiektuetako bat.
Zaindariak - Guardianes proiekturako idea herrialde desbardinetako kultura anitzetan gaur arte iraun dauen ohitura batetik dator. Ipuin japoniarretan iratxoa agertzea normala da baita beste mitologia batzuetan be. Bere izakerea bihurria baina bihotz onekoa da. Etxeko zaindaria da, eta holan azaltzen da Mika Murakamik sortzen dituan obretan. Bere erakusketan, babeslearen irudia beti dago presente.
Egurra, brontzea, burdina, alabastroa eta poliester-erretxina dira artisteak aulkiez, erloju batez, katilu batez eta bestelako objetuez osotutako proiektu honetarako erabili dituan materialak. Zenbait lanek amarrua dabe, baina ikusleen parte-hartzea beharko da agirian uzteko. Zenbait lanetara hurreratzea, berbarako, aukera egokia izan daiteke iratxo horreetako batzuen begien atzean ezkutauta dagoana ikusteko. Beste kasu batzuetan, irudi lentikularren instalazinoan esaterako, publikoa alde batetik bestera mobidu beharko da iratxo jostari horreen irudi aldakorra ikusteko.
'Lan batzuk jostailuen antzekoak dira, graziaz eta amarruz betetakoak, eta beste era batera hurreratu behar zara horreetara. Ikusleak parte hartu behar dau ezkutuan dagoana topetako, objektu berean beste ikuspuntu bat bilatuz. Kontzientzia eta inkontzientziaren arteko nahastea dot gustuko, gure gogamenean be holan gertatzen baita', nabarmendu dau Mika Murakamik, obra horretako iratxoak Japonian dauen zuribaltzezko argazki zahar batek inspirauta sartu zituala gogoratuz.
Ume bi agertzen dira, jostailu guztiak etxeko egongelan zehar botata daukiezala eta kamereari irribarre eginez. Iratxoak nituan gogoan. Iratxoak jostariak dira, zaratatsuak, eta noizean behin, etxeko lanetan laguntzen dabe. Iratxoa desagertzen danean, etxeak oparotasuna galtzen dau, Japoniako ipuin horren arabera', azaldu dau artisteak.
Mika Murakamiren azken lana artista argitsuen tradizinoagaz ezkontzen da. Artista horreen lanak errealidadearen alderdi magiko eta liluragarrietan barrena ibilteko eskaintzan oinarritzen dira.
Mika Murakami Tokioko Joshi Arte Ederren Falkultadean diplomatua da, pinturako espezialidadean. Gainera, Granadako Unibersidadean Arte Ederretan lizentziatua da. Orain Hirugarren Zikloko Ikasketen Tesi Doktoralean lanean dabil, Granadako Unibersidadeko Eskultura Departamentuan. Areto desbardinetan ikusgai jarri ditu bere lanak, tartean Marbellako Gaur Aroko Espainiar Grabatuaren Museoan, Okinawako Sakima Arte Museoan eta Menorkako Xalubinin Grabatuaren Nazinoarteko Zentroan. 2012an hautatua izan zan Cacakeko (Serbia) lehenengo Arte Grafikoaren Nazinoarteko Biurtekoa eta Sassettako (Italia) Marmol Gorriaren ganeko Gaur Aroko Eskulturearen Simposioan.
Zaindariak aldean dituala, Mika Murakamik amaierea emongo deutse BilbaoArteren aurtengo produkzino propioko erakusketei, azken hileotann Jesus Pueyo, Naia del Castillo, Carla Andrade, Juan Pablo Orduñez, Helene Duboc eta Eriz Moreno artistak protagonista izan dituen erakusketen ondoren. Baina BilbaoArteko jardueretan ez dago etenik. Abenduaren 5ean, Ate Edegien Eguna ospatuko da, eta bertan, egoitza artistikoa egiten dagozan hogeita hamar bat artistak eta kolektibok jentaurrean aurkeztuko ditue euren proiektuak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!