Marco Canale eta Olga Mesa koreografoen estreinaldiak, BAD jaialdiaren azkenengo astegoienean

Bizkaie! 2014-10-31 10:56   Kulturea

BAD Antzerki eta Jantza Garaikideko Jaialdiaren 16. edizinoa amaitzear dago, domekan eskainiko ditu aurtengo azkenengo emonaldiak. Baina, estreinaldi bigaz zarratuko ditu ateak, Marco Canale argentinarraren El futuro empezó ayer eta Olga Mesa koreografo eta artistearen Carmen Shakespeare: Acto 1 beharrakaz, hain zuzen be.

BAD Antzerki eta Jantza Garaikideko Jaialdiaren 16. edizinoa amaitzear dago, domekan eskainiko ditu aurtengo azkenengo emonaldiak. Baina, estreinaldi bigaz zarratuko ditu ateak, Marco Canale argentinarraren El futuro empezó ayer eta Olga Mesa koreografo eta artistearen Carmen Shakespeare: Acto 1 beharrakaz, hain zuzen be.

Marco Canalek El futuro empezó ayer lanaren erabateko estreinaldia Bilbon egiteko gorde dau. Lan horrek itxiko dau horrekin BAD zemendiaren 2an, 20:30ean, Bilborock aretoan. Lehenago be jaialdian izandakoa da sortzaile argentinarra; 2011n, La puta y el gigante aurkeztu eban eta Bilbon. El futuro empezó ayer lan barria antzerki biografikoaren barruan sartzen da. Minari, etxe barruko minari eta familia barruko umezaroko minari buruzko lana izanez hasi zan.

Guatemalan bizi da gaur egun, eta bertan Las Poderosas antzerki taldea sortu dau. Indarkeria matxistatik bizirik urtetea lortu daben Guatemalako bost emakumek osotzen dabe taldea.

Olga Mesa artista eta koreografoak, Franciso Ruiz de Infantegaz batera sortutako Carmen Shakespeare: Acto 1 lana aurkeztuko dau barikuan, urriaren 31n, 21:30ean, Bilborocken. Proiektu artista bien arteko alkarrizketaren eta eztabaidearen emoitzea da.

Esperimentazinoa oinarri, ikus arteak eszenara eroan eta hizkuntza intimoa eta personala sortzen jardun dau Mesak. Kamerea darabil espazioaren/denporearen esperientzia eta begiradak, antzezlearen eta ikus-entzule/subjektuaren eta objektuaren arteko formulazinoa buztartzeko. Europan, Hego Amerikan, AEBetan eta Afrikan erakutsi ditu bere sorkuntzak.

Astegoieneko programazinoak erabateko beste estreinaldi bi izango ditu.  Naiara Mendiorozek eta Javier Murugarrenek Bi-hots jantza lan barria eskainiko dabe zapatuan, 21:30ean, Bilborocken, eta Ruemaniak konpainiak Sergei taularatuko dau zapatu-domekan, Deustuko kiroldegian, saio bitan. 18:00etan eta 20:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu