Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyak 10. edizinoa beteko dau aurten

Bizkaie! 2014-10-29 10:33   Barriak

2005. urtetik, Euskaltzaleen Topaguneak Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu dau urtero. Aurtengoa 10. edizinoa izango da, eta igazko arrakastea dala eta, Durangoko Azokako Irudienea Ikus-entzunezkoen plazearen barruan egingo da, bigarrenez. Izena emoteko epea zemendiaren 28ra arte egongo da zabalik.

2005. urtetik, Euskaltzaleen Topaguneak Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu dau urtero. Aurtengoa 10. edizinoa izango da, eta igazko arrakastea dala eta, Durangoko Azokako Irudienea Ikus-entzunezkoen plazearen barruan egingo da, bigarrenez. Izena emoteko epea zemendiaren 28ra arte egongo da zabalik.

Lehiaketeak 48 orduko formatua dauka edizino honetan. Halanda ze, abenduaren 6an, parte-hartzaileek aurkeztu beharreko film laburren gaia eta bertan azaldu beharko dituen ezaugarrien zerrendea jasoko dabe. Momentu horretatik aurrera kameratoilariek 48 orduko epea daukie gehienez sei minutuko iraupena izango dauen film labur baten gidoia osotu, grabazino lanak egin eta edizino lanak burutzeko. Taldeek bere ekipo propioa erabili beharko dabe eta aurkeztuko dituen film laburretan hizkuntzearen presentzia ezinbestekoa izango da, ahozkoa edo idatzizkoa, euskera hutsean, nabarmendu dabe antolatzaileek.

Kameratoiaren helburuetako bat parte-hartzaileen sorkuntza artistikoa gizarteratzea da. Horregaitik, lehiaketan sortutako pieza guztiak Creative Commons Autortu–Partekatu lizentziapean zabalduko dira. Eduki kulturalak erabilteko lizentzia horrek sormen lanen zabalkundea errazten dau, baimena emoten dau eta edukiok zabaldu, berrerabili eta lanotan oinarrituta lan barriak sortzeko, beti be jatorrizko egileak aitatzeko eta eratorritako lanak baldintza bardinetan partekatzeko betebeharragaz.

Abenduaren 8an, goizez, parte-hartzaileek bideoak entregau beharko ditue, eta arratsaldez, galea egingo da Durangoko Azokako Irudienea ikus-entzunezkoen plazan (Durangoko Zugaza zineman). Bertan, lan guztiak proiektauko dira, eta epaileek sariak banatuko ditue: Lehen Saria, 1.200 euro; bigarrena, 900 euro; eta hirugarrena, 600 euro.

Hamargarren edizinoa urte berezia danez, Topaguneak euskaltzaleen mobimentuko kideei zuzendutako sari berezia antolatu dau. Hiru sari nagusiez gan, epaimahaiak Topagunea sari berezia emongo deutso euskaltzaleen alkarte baten izenean
aurkezten dan taldeetako bati. Saria euskerea sustatzeko proiektu bati bideratzeko 500 euroko txekea izango da. Ganera, saridunaren lanak zabalkunde berezia izango dau Tokikom osotzen daben euskerazko tokiko hedabideen artean.

Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dabe. Zemendiaren 28a baino lehen emon behar dabe izena, www.kameratoia.com gunean dagoan fitxea betez. Lehiaketearen oinarri osoak, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu