Jasone Osorok irabazi dau Augustin Zubikarai nobela-bekea

Bizkaie! 2014-10-28 14:17   Kulturea

Idazle elgoibartarraren nobela-proiektu batek irabazi dau Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen daben Augustin Zubikarai saria. 26 behar aurkeztu dira, eta danen artean Jasone Osororen egitasmoa aukeratu dau Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osotutako epaimahaiak. Saria eguen arrastian jasoko dau, Ondarroan, Literatur Amuak izeneko jardunaldien barruan

Idazle elgoibartarraren nobela-proiektu batek irabazi dau Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen daben Augustin Zubikarai saria. 26 behar aurkeztu dira, eta danen artean Jasone Osororen egitasmoa aukeratu dau Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osotutako epaimahaiak. Saria eguen arrastian jasoko dau, Ondarroan, Literatur Amuak izeneko jardunaldien barruan.

Sick da Osororen proiektuaren behin-behineko izenburua. Berta izeneko emakume baten 24 ordu kontetan ditu; ohean etxunda, Edith Piafen Non, je ne regrette rien entzuten, barrutik apurtuta, bere bizitzearen errepaso bat eginez eta beragaz harreman estua izan daben personaiekaz berbetan: ama, aita, senarra, alabea… Urtebete dauka proiektua amaitzeko. 2015eko udagoienean argitaratuko dau Elkar etxeak.

Jasone Osoro Elgoibarren jaio zen 1971ean. Kazetaria da ikasketaz, eta prenta idatzian nahiz telebistan lan egin dau. Ondoko liburuak kaleratu ditu:Tentazioak (1998) eta Korapiloak (2001) ipuin-liburuak, Greta (2003) nobelea, Bi marra arrosa (2009) saiakerea, Isadora (1998) biografia, eta gazteentzako hainbat liburu, Jara eta Ezekiel personaienak, besteak beste. Gaur egun, Euskal Idazleen Elkarteko presidentea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu