Artiumek 'Mirarien horma' ikasturteko hezkuntza proiektuaren abiapuntu erakusketea zabaldu dau

Bizkaie! 2014-10-16 11:47   Kulturea

Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoak Mirarien horma aurkeztu barri dau, 2014-2015 ikasturteko hezkuntza arloko programearen hasierea. Artium Bildumako hiru lan batu ditu Charo Garaigorta komisarioak erakusketan, Dora Garciaren Lucy, Vicente Amestoyren izenik bako Familia esaten jakon lana, eta Loretta Luxen Portrait of a Girl 2.

Ikusleak begiratzen dauenean hartzne dau benetako zentzuna artelanak, idea hori landu gura dau Artium museoak erakusketa honegaz. Atari aretoan bisitariek ikusten dabenaren inguruko eretxiak idatzi ahalko ditue, horretarako berenberegi atondutako guneetan.  Horrezaz aparte, Twitter bidez be egin daiteke, #MirarienArtium hashtaga erabiliz. Charo Garaigorta komisarioaren arabera, inoren aurpegian sentimenduak, adina, gizarte maila eta abar irakurteko kapaz gara, baina aurrean haren irudikapena daukagunean, argazkia, eskulturea nahiz margolana izan, kosta egiten jaku ikusten doguna adierazotea.

Mirarien horma erakusketako artelan bakoitza modu batekoa da: bata margolana, bestea eskulturea eta hirugarrena argazkia. Halanda be, hirurek irudikatzen daben nonor. Ameztoy eta Garcíaren beharrak Artium Bildumako ezagunenetakoak dira. Loretta Lux argazkilari alemanak neska gazte baten erretratu bikotxa erakusteak dau, Portrait of a Girl 2.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu