Arratierea ezagutarazoteko ikastaroa antolatu dabe Bedian
2014-10-15 15:17 Euskerea berbagaiArratiako lexikoa, idazteko gomendioak eta bertako etno-ipuin eta esaundak jorratuko ditue Bediako Liburutegian zemendian eta abenduan. Angel Larrea, Juantxu Rekalde, Juan Manuel Etxebarria eta Aitor Erdozia izango dira irakasleak. Tailerrean izena emoteko epea zabalik dago urriaren 24ra arte.
Arratiako lexikoa, idazteko gomendioak eta bertako etno-ipuin eta esaundak jorratuko ditue Bediako Liburutegian zemendian eta abenduan. Angel Larrea, Juantxu Rekalde, Juan Manuel Etxebarria eta Aitor Erdozia izango dira irakasleak. Tailerrean izena emoteko epea zabalik dago urriaren 24ra arte.
Danetara, sei eskola egingo ditue, gai bakotxeko bi. Martitzenetan batuko dira, 19:00etatik 20:30era, zemendiaren 4tik aurrera. Ikastaroaren prezioa 30 eurokoa da, Bedian erroldatuta egon ezkero, eta 50 euro, erroldatu bakoentzat. Izena emon edo argibide gehiago behar izan ezkero, Liburutegira jo behar da.
Orain lau urte beste ikastaro bat egin eben Igorren. Ikasleei arratiararen ezaugarriak eta berezitasunak azalduko deutsiez lehenengo, berba batzuk aztertu eta ezaugarri gramatikalak landuko ditue. Bizkaierea edo mendebaldeko euskalkia hartuko dabe erreferente eskoletan, eta batuereagaz antza daukien berbak be jorratuko dira. Berba asko gitxi erabilten dira, galtzeko egon daitekezala uste dabe irakasleek, horregaitik sustatu egin gura ditue. Larreak eta Rekaldek Arratia Inguruko Hiztegia argitaratu eban orain hiru urte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!