Badator EH Sona 2014

Bizkaie! 2014-10-15 13:52   Musikea

Aurtengoa urriaren 24tik abenduaren 6ra bitartean egingo da eta betiko kartel indartsu eta erakargarriaz gan, proposamen barriak be badakarz: batetik, musika autogestino lantegia egingo da, Ainara LeGardon kantariagaz; eta, bestetik, txikiei eskainitako Txo! jarduera berezia egingo da.

Bartzelonako Euskal Etxeak musika jaialdiaren kartela aurkeztu dau. Bartzelonako euskal komunidadearentzat urteko ekitaldirik nagusienetakoa da Euskal Etxeak antolatzen dauen EH Sona jaialdia. Aurtengoa urriaren 24tik abenduaren 6ra bitartean egingo da eta betiko kartel indartsu eta erakargarriaz gan, proposamen barriak be badakarz: batetik, musika autogestino lantegia egingo da, Ainara LeGardon kantariagaz; eta, bestetik, txikiei eskainitako Txo! jarduera berezia egingo da.


Publizidadea

Bartzelona, Katalunia. Euskal Herritik kanpo egiten dan euskal musika jaialdirik handiena, holan aurkeztu dabe Bartzelonako Euskal Etxeko arduradunek EH Sona 2014! eta kartela ikusita, argi dago, egitarau indartsua dala. Ondokoek osotzen dabe aurtengoa: Su Ta Gar, Eratu, Ainara LeGardon, Lou Topet, Revolutionary Brothers, Kashbad, Bide Ertzean, Eñaut Elorrieta, Zea Mays, Balerdi Balerdi, Mutxikontrapas, Tania de Sousa, Goienetxe Anaiak, Mursego eta Ze Esatek.

Datozen egunetan, kontzertuen datak eta guneak ezagutarazoko ditu Euskal Etxeak, eta jaialdiari buruzko informazio guztia www.ehsona.com gunean izango da eskuragarri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu