Leire Bilbao idazlea nazinoarteko itzulpengintzan mintegi baten parte hartzen dabil egunotan, Galizian
2014-10-14 10:57 KultureaEgunotan, urriaren 19a bitartean, Con barqueira e remador poesia itzulpengintzearen inguruko nazinoarteko tailerra egiten dabilz San Simon ugartean, Vigo errekan. Leire Bilbao idazle ondarroarra mintegian parte hartzen dabil, beste 6 poesia egilegaz batera.
Egunotan, urriaren 19a bitartean, Con barqueira e remador poesia itzulpengintzearen inguruko nazinoarteko tailerra egiten dabilz San Simon ugartean, Vigo errekan. Leire Bilbao idazle ondarroarra mintegian parte hartzen dabil, beste 6 poesia egilegaz batera. Poesia itzulpengintzeari bultzadea emon nahi deutso ekimenak, Etxepare Euskal Institutuko iturrien arabera.
Egotaldi hau aukera bikaina da bertsolaritzea eta ume literaturea landu dituan Leire Bilbaorentzat, izan be tailerraren helburuetako bat lanaren emoitzea olerkarien jatorrizko lurraldean ezagutzera emotea da, eta Galiziako sare kulturalagaz hartu-emonetan ipintea bere bai.
Con barqueira e remador-ek nazinoarteko itzulpengintzan jardun daben zazpi olerkari batzen ditu. Jatorrizko bersinoan eta ingelesez dagozan poema-sorten ganean egingo dabe lan, eta egile bakotxak bere hizkuntzara itzuliko ditu; modu berean, bere lana ganerako sei hizkuntzetara itzuliko da. Ugartean izango daben egotaldiak lanaren emoitzea biribiltzeko aukerea emongo deutsie, ganerako artistak ezagutzeko bere bai, dinoe antolatzaileek. Ganera, programa kulturala antolatu dabe, mahai-inguruak eta errezitaldiak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!