Maddalen Arzallus izan da nagusi Senpereko kanporaketan
2014-10-13 11:40 BertsolaritzeaZapatuan Xilaba Bertsolari Txapelketearen bigarren kanporaketea jokatu zan Senpereko Larreko kulturgunean. Battitt Crouspeyre, Lur Renteria, Maddi Sarasua, Maddalen Arzallus, Xumai Murua eta Miren Artetxe betsolariak egin eben kantuan. Puntu gehien Arzallusek lortu zituan, eta beraz zuzenean Aiziritzeko finalerdian kantetako sailkatu da.
Zapatuan Xilaba Bertsolari Txapelketearen bigarren kanporaketea jokatu zan Senpereko Larreko kulturgunean. Battitt Crouspeyre, Lur Renteria, Maddi Sarasua, Maddalen Arzallus, Xumai Murua eta Miren Artetxe betsolariak egin eben kantuan. Puntu gehien Arzallusek lortu zituan, eta beraz zuzenean Aiziritzeko finalerdian kantetako sailkatu da.
Berrehun lagunetik gora batu ziran Senpereko Larreko aretoan. Arratsaldeko bostetan hasi zan saioa, baina goizean goizetik giro ederra egoan herrian, izan be herrian bertan ospatu zan Bertso Eskolen Eguna be.
Ihintza Ostolaza izan zan aurkezlea, eta berak emon zituan amaieran bertsolari guztien puntuazinoak. Maddalen Arzallusek 224 puntu lortu zituan; Xumai Muruak, 216 puntu; Maddi Sarasuak, 212,5; Battitt Crouspeyrek, 183; eta, Lur Renteriak, 174,50. Arzallus zuzenean joango da zemendiaren 2an Aitziritzen jokatuko dan finalerdira, ganerako laurek (Mirenek saioan kantau badau be ez dau txapelketan) Aiherrako azken kanporaketako puntuaketei begira egon beharko dabe, finalerdietan kantau ahal daben jakiteko.
Saioa baino lehen, eta ostean, jaiak aurrera segidu eban Senperen. Edariak, pintxoak eta bizkotxoak banatu ziran Larrekon bertan. Amaiatzeko, Senpereko Oxtikenea Gaztetxean Bidelapurrak eta Guri5 taldeen kontzertuak izan ziran.
Hurrengo kanporaketea urriaren 18an egingo dabe, Aiherran. Eneritz Zabaleta, Odei Barroso, Ortzi Idoate, Ortzi Murua, Patxi Iriart eta Ramuntxo Christy bertsolariek hartuko dabe parte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!