Adarrots folk taldeak 10. urteurrena ospatzeari ekin deutso
2014-10-10 12:03 MusikeaOrain hamar urte sortu zan Adarrots folk taldea Ezkerraldean. Behar barri bategaz, euren hirugarrena, gura dabe ospatu urtebetzea, Adarraren Hotsa. Nahia egi bihurtzearen bidea disko-bideoagaz. Barikuan, hilak 10, abiatuko dabe birea Gernikako Astran, 20:30ean.
Orain hamar urte sortu zan Adarrots folk taldea Ezkerraldean. Behar barri bategaz, euren hirugarrena, gura dabe ospatu urtebetzea, Adarraren Hotsa. Nahia egi bihurtzearen bidea disko-bideoagaz. Barikuan, hilak 10, abiatuko dabe birea Gernikako Astran, 20:30ean.
Autoprodukzinoa da behar barria. Kanta barriez aparte, hamar urteotako historia batzen dauen dokumentala eta 40 orrialdeko liburuxkea daukaz. Promozino birea Gernikan hasi ostean, Portugalete, Santurtzi, Bilbo eta Durangon joko dabe.
Emonaldi bereziak egingo ditue, dokumental-kontzertu formatua erabiliko dabe. Dokumentala pantailaratzen dan bitartean guk tarteka hamar urte honeetan sortutako abestiak joko doguz zuzen-zuzenean, azaltzen dabe. Rosa Godinez (ahotsa), Iñigo Espiña (biolina), Iñigo Carballo (albokea), Bingen Akarregi (klarinetea, flautea...), Gorka Vicente (gitarra akustikoa), Toño Ortega (baju elektrikoa) eta Sendoa Gil (perkusinoa) dira Adarrots bandako kideak.
2009. urtean, Mendebala jaialdiaren IV. Maketa lehiaketako finala irabazi, eta urte amaieran euren lehenengo diskoa kaleratu eben, Haizekadak. Handik hiru urtera atera eben bigarren lana, Zazpi ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!