Bilbao Mendi Film Festivalek film labur amateurren lehiaketea antolatu dau
2014-10-09 14:55 BarriakMendi eta Abentura Kirolen Nazinoarteko Zinemaldiak atal barri bat izango dau aurten, zazpigarren edizinoan, Mendi Short 2014, film labur amateurren sariketea. Profesionalak ez diren bideo-sortzaileen lana bultzatu gura dabe jaialdiaren arduradunek. Lanak bialtzeko azkenengo eguna zemendiaren 15a da.
Mendi eta Abentura Kirolen Nazinoarteko Zinemaldiak atal barri bat izango dau aurten, zazpigarren edizinoan, Mendi Short 2014, film labur amateurren sariketea. Profesionalak ez diren bideo-sortzaileen lana bultzatu gura dabe jaialdiaren arduradunek. Lanak bialtzeko azkenengo eguna zemendiaren 15a da.
Txapelketea nazinoarte mailakoa da. Mendiari lotutako gaien inguruan jardun behar dabe film laburrek, alpinismoa, eskaladea, abentura kirolak, eskia, muturreko kirolak, etnografia... Lanak bost minutuko iraupena izan behar dau gehienez, eta 2014an egindakoa izan behar da.
Ikus-entzunezko arloko profesional ospetsuek osatuko dabe epaimahaia, jaialdiko arduradunek aurreratu dabenez. Abenduaren 5ean jakinarazoko dabe euren erabagia. Behar irabazlea BBK Aretoan proiektauko da, Bilbao Mendi Film Festivaleko lehenengo astegoienean.
Lan irabazlea BBK Aretoan proiektatuko da BILBAO MENDI FILM FESTIVALeko lehen asteburuan. Jaialdia abenduaren 12tik 21era bitartean egingo da, Bilbon. Izena-emateko informazino eta zehaztasun guztiak www.mendifilmfestival.com webgunean ipini ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!