Kirmen Uriberen 'Bilbao-New York-Bilbao' ingelesez argitaratuko da

Bizkaie! 2014-10-08 18:24   Kulturea

Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao eleberria ingelesez argitaratuko da datorren urriaren 20an. Seren Books argitaletxeak kaleratuko dau liburua, eta Elizabeth Macklin New Yorkeko idazleak itzuli dau euskeratik ingelesera.

Eleberria ingelesez argitaratuko dala aprobetxauta, idazle ondarrutarrak zenbait ekitalditan parte hartuko dau Ingalaterran. Holan, urriaren 15ean berbaldi bat emongo dau Oxfordeko Unibersidadean, eta hurrengo egunean beste bat Londresko King's College ikastetxean.

Era berean, Uriberen eleberriaren ingelesezko bersinoaren aurkezpen publikoa urriaren 17an egingo da, Londresko Free Word kultur gunean, eta idazle ondarrutarragaz batera Mick Felton bere editorea izango da.

Azkenik, Kirmen Uribek poesia errezitaldi bat eskainiko dau eta Jon Garañoren Urrezko eraztuna film laburra aurkeztuko dau; idazle bizkaitarraren izenburu bereko poesia batean oinarrituriko filma da Garañorena. Ekitaldiok Londresko Language Show Live azokearen barruan izango dira, Etxepare Euskal Institutuagaz batera koordinauta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu