Patxi Zubizarretak '50' disko-liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2014-10-06 18:24   Kulturea

Nikolas idazlea, Joseba pianistea eta Rafael artistea Panticosaraino doaz errezitaldi bat emotera, Baso bat opari izenekoa. Patxi Zubizarretak idatzitako istorioak Mintxo Cemillanen marrazkiak ditu alboan, eta lagun ditu Joserra Senperanaren pianoa, Oihane Igerabideren harpea, eta Maddi Oihenart, Antton Valverde eta Rafa Berrioren ahotsak. Txalapartak Amaiur bilduman argitaratu dau 50 nobeleak.

Road movie antzeko baten abiatuko dira idazlea, musikaria eta artistea, Panticosako bainuetxera heldu arte. Joseba pianista desafinaua, Nikolas idazle patetikoa eta Rafael pintore apatikoa dino, Patxi Zubizarreta egileak berak. Ur termaletara heldu arte eta ostean be, nork bere bizitzeari begiratzen deutso, eta nork bere sekretuak kontauko ditu, inori ezer esan barik, jakina. Heriotzak, gatazka sozial eta intimoak, gaixotasunak, amodioak... danetarikoak kontauko ditue isilpean. Baina, errezitaldiaren gauean, dana nahastauko da, eta dana nabarmen okertuko da.

Zubizarretaren testua eta Mintxoren marrazkiekaz batera, Baso bat opari izenburuko diskoa osotu dabe Joserra Senperanak, Oihane Igerabidek, Maddi Oihenartek, Antton Valverdek eta Rafa Berriok. Zubizarretak Senperena eta Cemillanegaz hartuemon estua izan dau sortze-prozesuan. Diskoak 11 kanta daukaz, Senperenak sortutako sei pieza instrumental eta Zubizarretak idatzi edo aukeratutako testu musikauak.

Patxi Zubizarreta Dorronsoro (Ordizia, 1964) Euskal Filologia ikasketak egin zituan eta ordutik Gasteizen bizi da. Ume eta Gazte Literatureaz aparte, helduen literaturan be hainbat liburu idatzi ditu. Itzulpengintzan be jardun dau, batez be mundu arabiarreko lanak euskeratzen. Aspaldian, ikus-entzunezkoak eta literatura buztartzeko ahaleginean, ikuskizun edo performance batzuk sortu ditu, Zikoinaren hegaldia eta Hamar mezu eta dei bat, berbarako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu