'Etxea XX. mendeko euskal pentsamenduan' erakusketea ikusgai dago Euskaltzaindiaren egoitzan

Bizkaie! 2014-10-06 15:00   Kulturea

Etxez etxe da Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dituan aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartzen dau Euskaltzaindiak. Etxea XX. mendeko euskal pentsamenduan. Hiru intelektualen ekarpena: Agirre, Lhande eta Barandiaran izeneko erakusketa antolatu dau, urriaren 1etik 31ra bitartean.

Etxez etxe da Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dituan aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartzen dau Euskaltzaindiak. Etxea XX. mendeko euskal pentsamenduan. Hiru intelektualen ekarpena: Agirre, Lhande eta Barandiaran izeneko erakusketa antolatu dau, urriaren 1etik 31ra bitartean.

Etxea ez da eraikin hutsa euskaldunentzat, Euskaltzaindiko arduradunek dinoen lez, gure kulturearen elementu sinboliko oso garrantzitsua da, hori da, behintzat, XX. mendean gure artean oso zabaldua egon dan eta dagoan idea bat.

Euskal identidadearen jungude eta laburbildumea da, eta idea horren ganean garatu dabe erakusketea. Ikuspegi horren formulatzaile garrantzitsuenen idazlanak batu eta erakutsi gura ditu Akademiak. Hirurak dira abadeak, hiruak euskaltzainak, hirurak XX. mendean entzute handia lortu eben euskal intelektualak. Bat idazle hutsa, beste bat ikertzailea, eta hirugarrena idazle eta dibulgatzailea. Ez dira guztiz bardinak, ez dira zehatz garaikideak, baina hiruren artean euskaldunontzat garrantzi berezia izan daben idea batzuk zabaldu zituen, gero beste idazle eta artista askok garatu eta aberastu dituenak.

Kronologiaren arabera ordenadu ditue egileak. Txomin Agirre bizkaitarra (1864-1920), lehen euskal nobelagilea, seguruenik 'Euskal etxea'-ri eduki sendo bat emon eutson lehenengoa, batez be Garoa nobelearen bidez. Pierre Lhande zuberotarrak (1877-1957) irudi horri forma modernoago bat emon eutson, bai bere eleberrien zein idazlan dibulgatiboen bidez, frantsesezko munduan eta mundu zabalean hedatuz. Jose Migel Barandiaran gipuzkoarrak (1889-1991) ikerketa sistematikoak eta sakonak egin zituan gai horreen inguruan eta inork baino hedapen eta harrera zabalagoa izan eban 1970etatik aurrera.

Erakusketea Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilboko Plaza Barrian dago ikusgai, 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara bitartean.

Horrezaz gan, Euskaltzaindiak Euskal Herriko etxeak: etxeen izenak eta esanahiak izeneko berbaldi zikloa be antolatu dau. Urriaren 9anm Aritz Abaroak Etxea eta euskalkiak izango dau berbagai; 16an, MIkel Gorrotxategik, Etxeen izenak; eta, 23an, Adolfo Arejitak, Etxea eta euskal literaturea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu