Sustrai Colina jaun da jaube Xilabako lehen kanporaketan

Bizkaie! 2014-10-06 10:45   Bertsolaritzea

Sustrai Colinak irabazi eban joandako zapatu arratsaldean Xilabako lehen kanporaketea, Muskildiko Posonpesenea gelan, 232 puntu eskuratuz. Bigarren postua Aitor Servierrentzat izan da (210 puntu), eta ondoren bertsolari honeek sailkatu dira: Xan Alkhat (203,5), Egoitz Zelaia (189,5), Gillenn Hiribarren (186) eta Mixel Etxekopar (184,5). Berrehun bat bertsozale batu dira bizi-bizia izan dan saioan.

Kontuak kontu, Sustrai da zuzenean finalerdietarako sailkatu dan bakarra, Larresoron kantetako hain zuzen be, urriaren 26an, domekan. Ganerakoak kanporaketak amaitu arte zain egongo dira, puntuazinoaren arabera sailkatzen diran ala ez jakiteko.

Bigarren kanporaketea urriaren 11n jokatuko dabe, 17:00etan, Senpereko Larreko kulturgunean, beste sei bertsolarik: Maddi Sarasuak, Xumai Muruak, Battit Crouspeyrek, Lur Renteriak, Miren Artetxek eta Maddalen Arzallusek. Hirugarren eta azken kanporaketan, urriaren 18an, Aiherran, Odei Barrosok, Eneritz Zabaletak, Ortzi Muruak, Ramuntxo Christyk, Patxi Iriartek eta Ortzi Idoatek kantauko dabe. Finalerdiak Larresoron eta Aiziritzen izango dira, urriaren 26an eta zemendiaren 2an hurranez hurran, eta finala zemendiaren 15ean Baionako Lauga gelan.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu