Galdakaon hasiko da 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketea, urriaren 12an

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-10-02 15:48   Bertsolaritzea

Bost kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala izango ditu Bizkaiko Bertsolari Txapelketeak. Urriaren 12an Galdakaon abiatuko da, eta abenduaren 20an Bilbon amaitu, Bilbao Arenan. Danetara, 37 bertsolari izango dira lehian. 2012ko finalista izan ziranetatik, Igor Elortzak ez dau txapelketan parte hartuko.

Bost kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala izango ditu Bizkaiko Bertsolari Txapelketeak. Urriaren 12an Galdakaon abiatuko da, eta abenduaren 20an Bilbon amaitu, Bilbao Arenan. Danetara, 37 bertsolari izango dira lehian. 2012ko finalista izan ziranetatik, Igor Elortzak ez dau txapelketan parte hartuko.

Josi da txapelketearen leloa, testuinguru ugaritan erabilten dogun berbea. Berbak josten dira, hartu-emonak, sareak... gauza asko. Euskeraz indar asko daukan berbea da, adierazo dau Miren Josune Ariztondo Kultutra diputaduak aurkezpenaren hasieran. Beragaz batera, prentsaurrekoan hartu dabe parte Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Asier Ibaibarriaga eta Ione Narbaizak eta BBKren Gizarte Ekintzako Leire Aragonek.

Berba horren atzean asmo asko dagozala nabarmendu dau Ibaibarriagak, bertso-eskolak, hezkuntza arloa, bertsokerak, eskualdeak, belaunaldiak eta bertso munduko beste osogai guztiak josi gura ditu eta alkarteak. Eta, jakina, bertsozaleak, horrek be josi nahi doguz, plazea emon, ganeratu dau. Urte birik behin egiten dan txapelketa honetan, eguneroko lan handia, borondatezko lan asko dago, azpimaratu dau.

Urriaren 12an Galdakaon jokatuko dan kanporaketearen ostean, beste lau egingo dira, hurrengo lau astegoienetan: urriak 19an, Gautegiz-Arteagan; 25ean, Mungian; zemendiaren 2an, Mallabian; eta, 9a, Zeanurin. Saio guztiak 17:30ean izango dira. Kanporaketa saio bakotxeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurretara, eta gainontzekoak puntuazinoaren arabera. 2012ko txapelketearen egitura bera dauka 2014koak, azaldu dau Narbaizak.

Finalaurrekoak zemendiaren 22an, 30ean eta abenduaren 7an egingo dira, Etxebarrian, Urdulizen eta Zornotzan. Finalaurrekoetan, 2012ko finalistak dagoz daborduko, hau da, Miren Amuriza, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes eta Jone Uria.

Txapelketearen inguruko informazinoa hainbat bidetatik eskuratu daiteke, sare sozialetan, Facebook eta Twitterren, eta webgunean bertan. Aurten, barrikuntza lez, txapelketearen aplikazinoa sortu dabe eskuko telefonoetarako. Informazino guztia norbere smartphonean modu erosoan eskuragarri eukiko dogu, azaldu dau Narbaizak. Datorren astean ipiniko dabe APP Storen.

Saioetako sarrerak salgai dagoz, www.bertsosarrerak.eu webgunean, eta aurten saio guztietarako bonoa (finala ez dago barne) erosteko aukerea egongo da, webgunean bertan. Saioko egunean bertan, txarteldegian erosi ahalko dira.


Kanporaketak, banan-banan:

- Urriak 12
Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean, 17:30ean
Aitor Bizkarra
Beñat Ugartetxea
Garikoitz Sarriugarte
Ibon Ajuriagojeaskoa
Iñaki Iturriotz
Julen Erezuma

- Urriak 19
Gautegiz-Arteagako frontoian,17:30ean
Aitor Arrutia
Inazio Vidal
Itxaso Paia
Josu Landeta
Lander Ibarluzea
Oihana Bartra

- Urriak 25
Mungiako Olalde aretoan,17:30ean
Eneko Abasolo
Gorka Lazkano
Jon Rementeria
Joseba Artza
Julen Ibarguengoitia
Peio Ormazabal

- Zemendiak 2
Mallabiako Kirol Etxean, 17:30ean
Arrate Illaro
Eneko Arrate
Gorka Ostolaza
Malen Amenabar
Nerea Ibarzabal
Peru Vidal

- Zemendiak 9
Zeanuriko Ibarreta forntoian,17:30ean
Ander Elortegi
Beñat Vidal
Igor Meñika
Imanol Uria
Joseba Barandiaran
Xabat Galletebeitia

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu