Leopoldo Maria Panero olerkilariaren bertso musikatuek hasierea emongo deutsie V. Izar Star zikloari
2014-10-01 15:41 Musikea2014ko urritik 2015eko urtarrilera bitartean, zazpi emonaldiz osotzen da Izar & Star pop-rock zikloaren bosgarren edizinoa, SGAE euskal batzodearen ekimenez eta Fundazinoaren beraren laguntza ekonomikoagaz. Hasiera bateko espirituak bere horretan dirau. Helburua bertoko taldeei bultzadea emotea da, bere errepertorioak agertzeko gune bat eskainiz, eta, bide batez, berauen talde erreferentzialen doinuak berrinterpretetako aukerea emonez.
Sasoi baten Arrasateko psikiatrikoa sormen poetiko literarioaren eragilea zan. Akaso, ez horrenbeste bainuetxe zanaren azken urteetan bertan Canovas del Castillo hil ebelako, baizik eta XX. mendearen bigarren erdialdean, mende erdi geroago, mugarik bako inspirazino iturria topau ebalako han Leopoldo Maria Panero olerkilari, idazle eta aktoreak. Santa Agedako hormek jaso eben askorentzat olerkigintza garaikideak emon dauen autorerik konplexu eta argiena izan danaren lan testigantzea. Eta pasa dan martiaren 6an behin betiko desagertu bazan be, atzean itxitako sormen literarioak adierazpen kultural ugari emoten jarraitzen dau.
Kontuak kontu, 2014ko urritik 2015eko urtarrilera bitartean, zazpi emonaldiz osotzen da Izar & Star pop-rock zikloaren bosgarren edizinoa, SGAE euskal batzodearen ekimenez eta Fundazinoaren beraren laguntza ekonomikoagaz. Hasiera bateko espirituak bere horretan dirau. Helburua bertoko taldeei bultzadea emotea da, bere errepertorioak agertzeko gune bat eskainiz, eta, bide batez, berauen talde erreferentzialen doinuak berrinterpretetako aukerea emonez. Zazpi emonaldietatik bost SGAEk Euskadin dauen egoitzan izango dira (Kupula Aretoan), Bilboko Campos Eliseos Antzokian, hain zuzen be. Beste biak, barriz, Bilboko Kafe Antzokian.
Lehenengo abagunea bikotxa izango da, Kupula aretoan, datorren urriaren 11an, zapatuan, 20:30etik aurrera (10€). Batetik, Arabatik jatorkun Luis Vil & La Mala Crianza, hain zuzen be, aurten hildako Leopoldo María Panero olerkilariaren olerkiak bersionetako prest. Igor Arzuaga multi-instrumentista trebeagaz batera azalduko da; azken urteotan makinatxu bat taldetan ibili da, besteak beste, Ironic Cancer Phobia, Triturbo, Drellas edo Ricoamor eta, horrezaz gan, bestelako esperientzia zinematrografikoetan be ibili da.
Edozelan be, arabarrak ez dira bakarrak izango Kupularen oholtzan. Lehenengo hitzordu horretan, Extremadurako Julien Elsie musikari bilbotartuak be parte hartuko dau. Madrildik igaro ostean eta beste hainbat taldetan ibili eta gero (esaterako Big Black Mariah edo Animal Crackers), azken hiru diskoetako abestiak aurkeztuko deuskuz. Laukote formatuan, kritika espezializatuaren oneretxia jaso dauen errepertorioa kantauko dau. Horregaz batera Canciones Al Filoko kantuak be eskainiko ditu, hau da, Bob Dylan, Leonard Cohen, Serge Gainsbourg, Guy Clarke edo eta Joy Division lako talde eta bakarlari mitikoek ospetsu egindako bildumen berrinterpretazinoa.
Ganerako emanaldiak (lehen fasea):
- Urriak 24, Yellow Big Machine vs. The Pixie-en Surfer Rosa LPa (Kupula Aretoa).
- Urriak 14, The Allnighters vs. Dr. Feelgood (Kupula Aretoa).
- Zemendiak 28, Educados vs. The Pretenders (Kupula Aretoa).
- Abenduak 26, Txuma Murugarren vs. Nick Cave (Kupula Aretoa).
- Abenduak 13, Los Brazos vs. Tom Petty + Saúl Santolaria vs. James Taylor (Kafe Antzokia).
- Urtarrilak 5 (2015), Last Fair Deal vs. Led Zeppelin + Highlights vs Thin Lizyy.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!