Getxoko XXXII. Antzerki Jardunaldiak urriaren 11n hasiko dira
2014-10-01 11:28 KultureaBederatzi emonaldi eskainiko ditue Getxoko 32. Antzerki Jardunaldiek, hilaren 11tik 19ra bitartean. Umeentzako antzerkiak garrantzi berezia izango dauela aurreratu dabe antolatzaileek, izan be eurentzako bost saio izango dira. Igaz lez, Algortako San Nikolas plazea eta Andres Isasi Musika Eskolea izango dira eszenatokiak.
Bederatzi emonaldi eskainiko ditue Getxoko 32. Antzerki Jardunaldiek, hilaren 11tik 19ra bitartean. Umeentzako antzerkiak garrantzi berezia izango dauela aurreratu dabe antolatzaileek, izan be eurentzako bost saio izango dira. Igaz lez, Algortako San Nikolas plazea eta Andres Isasi Musika Eskolea izango dira eszenatokiak.
Gaztetxuen zaletasuna bultzatu nahian, hiru kale ikuskizun eta areto barruko bi eskainiko dira. Kalean, DJ Porru (urriak 12) musika berbenea, Mendizaleak (urriak 18) pailazoak eta ipuinetako animaliei buruzko Zoomzoom (urriak 19) lana izango dira. Umeentzako beste lan bi ekarriko ditue Getxora: Opera abeslaria (urriak 12) antzerkia eta musika buztartu eta gaztetxuek operearen mundura hurreratzen dituana, eta Sutondoan (urriak 19), txotxongilo eta itzalez kontautako euskal mitologiari buruzko beharra, hain zuzen be.
Helduek be izango dabe zer ikusi Getxoko jardunaldietan. Alde batetik, hilaren 11n, Mikel Pagadi, Egoitz Lasa y Nagore Aranburu aktoreek Potologuak bakarrizketea eskainiko dabe, aurretik egin eben Bodologuak saioaren formatu antzekoagaz. Beste alde batetik, 18an, Teatro Mutantek Cabaret Chihuahua taularatuko dau, umorea eta musikea batzen dituan cabaret berezitxua.
Horrezaz aparte, testu bako adin guztietarako ikuskizun bi dagoz, gorputz adierazpena ardatz dauen Carneros, eta inprobisazinoa oinarri dauen Pa.Tí.N koreografia. Aurten, ganera, antzerki arinak be lekua izango dau egitarauan. Danetara, asko jota 20 minutuko iraupena daukien hamar sorkuntza antzeztuko dira Algortako Kultur Etxean, hilaren 12an eta 19an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!