Lotsea galtzeko mintzapraktika egitasmoak martxan

Bizkaie! 2014-09-24 11:09   Euskerea berbagai

AEK-k mintzapraktika programetarako kanpaina barria jarri dau abian #lotsarikgabe lemapean. Horrenbestez, 2014-15 ikasturtean mintzapraktika programaren batean (Berbalagun, Mintzalagun, Mintzakide...) parte hartu nahi dabenek izena emon leikie dagoeneko Euskal Herrian osotuko diran 90etik gorako egitasmoren batean.

Euskaltegietako matrikulazino kanpainea aurkeztu ostean, AEK-k mintzapraktika programetarako kanpaina barria jarri dau abian #lotsarikgabe lemapean. Horrenbestez, 2014-15 ikasturtean mintzapraktika programaren batean (Berbalagun, Mintzalagun, Mintzakide...) parte hartu nahi dabenek izena emon leikie dagoeneko Euskal Herrian osotuko diran 90etik gorako egitasmoren batean. Horretarako, euskaltegietara eta euskera zerbitzuetara jo leikie, edota praktikatu.org webgunea erabili.

Euskaltegietako matrikulazino kanpainan legez, #lotsarikgabe kanpainako protagonistak benetako berbalagun, mintzakide eta gurasolagunak dira. Ezagutzatik erabilerara pasetako erabagia hartu eben lagun horreek dagoeneko galdu dabe euskeraz berba egiteko lotsea. Beraz, eta primeran ezagutzen dituenez mintzapraktika egitasmoak, eredu ezin hobeak dira jentea mintzapraktika egitasmoetara erakarteko.

Aurreko ikasturtean mintzapraktika programetan parte hartu eben 5.600 lagunen artean oso harrera ona izan eben mintzodromoek. Beraz, egitasmoen antolatzaileen helburua da ikasturte honetan igazko apustuari eutsi eta mintzodromoak sustatzen jarraitzea. Bestalde, gurasolagun programeari beste bultzada bat emoteko asmoa be azaldu dabe.

Mintzapraktika egitasmo barriak herriz herri aurkeztuko dira urrian zehar. Ikasturte honetan, gainera, herri gehiagotan sortuko dira taldeak. Euskerearen erabilereak indarra hartzen jarraituko dau holan, parte-hartzaileen artean urtero egiten dan inkestearen arabera, igaz mintzalagunen herenak nabarmendu ebalako lehen baino gehiago egiten ebala euskeraz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu