Plentziako V. Esaera Zaharren Txapelketan izena emoteko azkenengo egunak
2014-09-19 11:50 BertsolaritzeaIrailaren 27an egingo dabe Plentziako Esaera Zaharren Txapelketearen bosgarren edizinoa, Bost ume ta lau titi lemapean. Izena emoteko azkenengo eguna zapatua da, irailaren 20a. Daborduko hamabost taldek emon dabe izena.
Irailaren 27an egingo dabe Plentziako Esaera Zaharren Txapelketearen bosgarren edizinoa, Bost ume ta lau titi lemapean. Izena emoteko azkenengo eguna zapatua da, irailaren 20a. Daborduko hamabost taldek emon dabe izena.
Bost euro balio dau parte-hartzeak, eta horregaz triki-poteoa eta hamaiketakoa egingo ditue, eta bazkariak, barriz, hamabi euro. Modu bi dagoz izena emoteko: esaerazaharrakplentzian@gmail.com helbidera mezua bialduz, edo Esaera Zaharrak Plentzian Facebookeko gunera idatzita. Goizeko saioa 11:00etan hasiko da, Eleiz Enparantzan. Ostean, kanporaketak egingo dira, eta arrastian finala jokatuko dabe. Jon Maiak eta Iratxe Ibarra bertsolariek gidatuko dabe finala.
Antolatzaileek gogoratu dabenez, txapelketan bertsoei jagokiezan esaerak zerrenda ofizialean agertzen dan modu berean esan beharko dira ontzat emoteko. Txapelketa egunean ezin izango da zerrenda eskuan izan. Esaerea asmetako bertso bat kantauko jako jagokon taldeari, bertsoan esaerea asmetako hainbat zantzu agertuko dira. Bertsoa, gehienez, birritan kantauko da eta hortik aurrera taldeak minutu bat izango dau erantzuna emoteko taldeko bozeroailearen bidez. Erantzun bakarra onartuko da taldeko. Danetara 60 esaera dagoz aukeran.
Esaera zaharren zerrendea eta azalpena, atxikitutako agirian.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!