Ahotseneako programazinoa egun bakarrean bete da

Bizkaie! 2014-09-16 18:37   Kulturea

Ahotseneako programazinoa izena emoteko epea zabaldu dan egun berean bete da. Nabarmentzekoa da, zuzenekoen kasua; ordubete eta erdian osotuta geratu zalako. Ondorioz, 15 talde baino gehiago zuzenean joteko aukera barik gelditu ziran. Era berean, hainbat idazle ere literaturzaleakazko barriketaldietarako leku barik gelditu dira.

Atzo, irailak 15, goizeko 9etan zabaldu zan Durangoko Azokako guneetan aurkezpen-proposamenak egiteko epea. Ahotsenearen kasuan, gauerako beterik egoan behin-behinean programazino osoa. Igaz, bi egunetan bete zana, aurten egun bakarrean izan da.

Poz handia eragiten dau horrek Durangoko Azokako antolatzaileokan. Ahotseneak erakusten jarraitzen dauelako harrera ezin hobea dauela sortzaileen artean eta horrek adierazoten dauelako badagoala funtzionetan dauen eredu bat. Bestetik, baina, pena be bai, eskari guztiak behar dan moduan ezin izateagaitik. Esangura horretan, Durangoko Azokako beste guneakaz batera eskari danei lekua egiteko aukerak aztertuko dira.

Urriaren 15era arte epea zabalik ganerako guneetan

Honenbestez, gogoratu, Areto Nagusia, Saguganbara, Irudienea, Kabi@, Szenatokia eta Azoka TB guneetarako aurkezpenak jasoten jarraituko dauela Gerediagak horretarako ipinitako epea edota lekuak agortu arte. Aurkezpen-proposamenak sarean egin behar dira, Durangoko Azokearen webgunean (www.durangokoazoka.com) erregistrau eta gero.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu