Daniel Avery, Murray Man eta Javi Auto, iraileko Art After Dark saioan
2014-09-12 12:10 MusikeaIrailaren 19an, Art After Dark musika egitarauak seigarren edizinoa abiatuko dau. Daniel Avery, Murray Man eta Javi Auto izango dira Guggenheimeko eszenatokian protagonista, gaueko hamarretatik aurrera.
Irailaren 19an, Art After Dark musika egitarauak seigarren edizinoa abiatuko dau. Daniel Avery, Murray Man eta Javi Auto izango dira Guggenheimeko eszenatokian protagonista, gaueko hamarretatik aurrera.
Javi Autok, Robot Club eta Fever klubetako DJak, edegiko dau egitaraua. Mueta askotako musika estiloak ipiniko ditu, berbarako, ambient, tekno eta elektroa. Hamaiketan, Murray Man guraso jamaikarreko musikari ingelesak reggae doinuak eskainiko ditu. Europako jaialdi ugaritan izan da eta arrakasta handiko abestiak kaleratu ditu. 1998an, Mellow Vibes sortu eban. Urteotan egindako kantak eta oraindino argitaratu bakoak joko ditu.
Daniel Avery dj eta produktoreak zarratuko dau Art After Dark, 00:00etatik aurrera. Londresko hainbat klub eta jaitan ipini dau bere musika elektronikoa, Fabric eta Bugget Outen, esaterako. Disko batzuk kaleratu ditu, Rattle Ep Bang Gag 12s diskoetxeagaz eta Wrapped In Plastic berak sortutako Kill Em All diskoetxeagaz. Igaz kaleratu eban lehenengo diskoa bere izenagaz, Drone Logic, izan be ordura arte Stopmakingme ezizena erabilten izan dau.
Art After Dark saiora joaten diran guztiek, 22:00etatik 1:00etara bitartean, Guggenheim museoan ikusgai dagozan erakusketak ikusteko aukerea izango dabe, hain zuzen be, George Braque aldi baterako erakusketea, Ragnar Kjartanssonen Bisitariak ikus-entzunezkoa eta Bilduma Iraunkorraren aurkezpena.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!