Itxaro Bordak 'Zure hatzaren ez galtzeko' liburua aurkeztu dau

Bizkaie! 2014-09-10 15:00   Kulturea

Poesia liburua argitaratu barri dau Itxaro Borda idazle baionarrak Elkar etxeagaz, Zure hatzaren ez galtzeko. Hiru ardatz nagusi ditu lan barriak: barrurako bidaia, nazinoartekoa eta ekonomikoa.

Poesia liburua argitaratu barri dau Itxaro Borda idazle baionarrak Elkar etxeagaz, Zure hatzaren ez galtzeko. Hiru ardatz nagusi ditu lan barriak: barrurako bidaia, nazinoartekoa eta ekonomikoa.

Azkenengo urteetako esperientzia bital eta estetikoak batzen ditue olerkiok: bidaiak, irakurketak, maitasunak, konpromisoak. Bere barrura eta mundura egindako begirada zintzo bat, egilearen berbakera poetiko berezian emona dala dinoe argitaletxeko arduradunek.

Behar honetan darabilen euskerea batuagoa dala azaldu eban liburuaren aurkezpen prentsaurrekoan, modu horretan jente gehiagorengana heltzen dala igarri dau.

Itxaro Borda Baionan jaio zan, 1959an. Historia garaikidean lizentziau zan Paueko unibersidadean. Gaztetan hasi zan euskal prensan idazten. 1984an argitaratu eban, Maiatz aldizkariaren eskutik Bizitza nola badoan lehenengo poema liburua. Ordutik, poesiaz gan, nobelak be idatzi ditu. 100% Basque nobeleak Euskadi Saria jaso eban, 2001ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu