Richard Attenborough zinema zuzendari britainiarra hil da

Bizkaie! 2014-08-25 11:32

Aktore, zuzendari eta produktore britainiarra atzo eguerdian hil zan, 90 urte zituala. 70 film baino gehiagotan parte hartu dau eta 1982an filmautako Gandhi (1982) pelikulea izan da ibilbide luze eta emonkor horretako arrakastarik handiena, izan be, Oscar sari bi jaso zituan.

Aktore, zuzendari eta produktore britainiarra, David Attenborough naturalista ospetsuaren anai zaharra, atzo eguerdian hil zan, 90 urte zituala. 70 film baino gehiagotan parte hartu dau eta 1982an filmautako Gandhi (1982) pelikulea izan da ibilbide luze eta emonkor horretako arrakastarik handiena, izan be, Oscar sari bi jaso zituan. Edozelan be, Brighton Rock (1947), La Gran Evasión (1963) eta Parque Jurásico (1993) filmak be gogoangarriak dira.

Richard Attenboroughen heriotzearen barri zabaldu eta berehala Erresuma Batuko lehen ministro David Cameronek adierazo dau Richard Attenborough zinema munduko izar distiratsuenetako bat izan dala.

Attenborough erroberadun aulkian egoan orain sei urtetik hona, jauskera baten ostean, apoplejia batek jota. Azken urteak zahar etxe batean egin ditu zuzendari britainiarrak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu