120 musikari eta jantzari baino gehiagok parte hartuko dabe domekan, abuztuaren 24an, txistularien alarde nagusian

Bizkaie! 2014-08-21 13:50   Musikea

Garikoitz Mendizabalen zuzendaritzapean, Bilboko Udal Txistularien Bandeak Aste Nagusiari agur esango deutso bere ohiko alarde tradizionalagaz; bertan, konbidadu legez, euskal musikearen aitzindari eta ospetsuak parte hartuko dau, Gorka Sarriegik, hain zuzen be. Bilboko Plaza Barrian izango da hitzordua, abuztuaren 24an, 13:00etatik aurrera.

Garikoitz Mendizabalen zuzendaritzapean, Bilboko Udal Txistularien Bandeak Aste Nagusiari agur esango deutso bere ohiko alarde tradizionalagaz; bertan, konbidadu legez, euskal musikearen aitzindari eta ospetsuak parte hartuko dau, Gorka Sarriegik, hain zuzen be. Bilboko Plaza Barrian izango da hitzordua, abuztuaren 24an, 13:00etatik aurrera.

Garikoitz Mendizabal, Bilboko Udal Txistulari Bandako zuzendariaren eta Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta eta Asier Garcia taldekideen ondoan, Euskal Herriko Txistulariak, Bizkaiko Gaiteroak, San Anton Abesbatzak (Zuzendaria: Alfredo Hurtado de Saracho), Metal Boskoteak eta Xabier Zabala (Moldaketak, teklatua eta akordeoia), Iñigo Eskubi (Gitarrak) eta Ritxi Salaberria (Baxu elektrikoa) musikariek parte hartuko dabe kontzertuan. Gainera, Galdakaoko Andra Mari Jantza Taldeak be tartean izango da, ikuskizunean mundu guztiak parte hartzeko konbita luzatuz.

1955ean sortu zanetik, Andra Mari taldeak euskal kulturea eta tradizinoak sustatzeko behar handia egin dau.

Aitatu horreekaz batera aurten Gorka Sarriegi (Hondarribia, 1973), Sorotan Bele taldeko kantari ohia be izango da, Amaren besoetan eta Arratsalde honetan izenburuko bere kantuak abesteko prest, besteak beste. Ikuskizunaren zuzendari Garikoitz Mendizabalek osotutako errepertorioak Sabin Bikandiren Alkate soinua piezeagaz abiatu eta bertaratutakoak jantzan jarriko dituen kalejira eta erromerietako doinu herrikoien aukeraketa zabala eskainiko dau, Kepa Junkera eta Mikel Errazkin lako musikagileen Ny hirahira, Zortzi orduko ekaitza eta beste hainbat lan be taularatuz.

Txistularien alardea Aste Nagusiko uriko ikuskizunik tradizional eta maitatuena da Bizkaiko Txistularien Alkarteko Bilboko Ordezkaritzeak Arenalean antolatzen eban sasoitik, bertan, beste batzuen artean, Arantza Olabarrietak, Fernando Aurrekoetxeak eta Boni Fernández maitatuak parte hartzen ebelarik.

2005. urtetik, Bilboko Udal Txistularien Bandea da ikuskizun honen ardure dauena eta urte guzti horreetan zehar, hainbat artista konbidaduk parte hartu dabe bertan, berbarako, Kepa Junkerak, Los Cinco Bilbaínosek, Imanol Urkizuk, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek, Gozategik, Zigor Sagarnak edo Niko Etxartek, besteak beste.


Programea

- Alkate soinua, Sabin Bikandi.

- Maitia, nun zira? Herri-kantua. Arm: J. Uruñuela / Arr: J. I. Ansorena.

- Baltsen potpourria I Herri-doinua. Mold: Xabier Zabala.

- Ny hirahira, Kepa Junkera. Mold: Xabier Zabala.

- Durangaldeko jantzari-jantza, Herrikoa Mold: J. I. Ansorena.
· Agintariena
· Banango zaharra
· Makil-dantza

- Amaren besoetan, Gorka Sarriegi. Mold: Xabier Zabala.

- Zortzi orduko ekaitza, Mikel Errazkin. Mold: Xabier Zabala.

- Bahía blanca (tangoa), Aitor Furundarena. Mold: Jagoba Astiazaran

- Jotea / Porrua. Moldaketak: Sabin Bikandi.

- Kalejiren potpourria I. Herrikoiaa. Moldaketak: Xabier Zabala.

- Marinelaren zain, Eskoziar herri-doinua / Ane Gorrotxategi. Mold: X. Zabala.

- Arratsalde honetan, Gorka Sarriegi. Moldaketak: Xabier Zabala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu