Beste sei pelikula Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehian

Bizkaie! 2014-08-13 15:44

Zinemaldiko antolatzaileek jakinarazo dabenez, Anahi Berneriren Aire libre (Argentina), Susanne Bierren En Chance Til (Danimarka-Suedia), Maxime Girouxren Félix et Meira (Kanada), Cristian Jimenezen La voz en off (Txile-Frantzia-Kanada), Cedric Kahnen Vie Sauvage (Frantzia) eta Gabe Ibañezen Autómata (Bulgaria-Espainia) lanak be Sail Ofizialean ikusi ahal izango dira. Zinemaldia irailaren 19an hasiko da.

Film horreek guztiek, aurretik iragarritakoekaz batera, Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dira. Laster, Sail Ofiziala osotuko daben pelikula gehiago baieztatuko dituela adierazo dabe Zinemaldiko arduradunek.

Danetara, gaur esandakoekaz, hamazortzi pelikula dagoz Sail Ofizialean. Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren Loreak, Alberto Rodriguezen La isla mínima, Carlos Vemuten Magical Girl, Michael Sturmingerren Casanova variations, Michaël R. Roskamen The drop, Mia Hansen-Løveren Eden, Shim Sung-boren Haemu, François Ozonen Une nouvelle amie, Christian Petzold Phoenix, Bille August Stille hjerte, Pablo Maloren Lasa eta Zabala eta Isaki Lacuestaren Murieron por encima de sus posibilidades. Azkenengo bi horrek lehiaketaz kanpo erakutsiko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu