Euskal Herriko I. Elektrotxarangen Topaketea egingo dabe irailaren 6an, Bermeon
2014-07-24 15:13 MusikeaGasteizko Ttek kultur alkartea eta Bermeoko txosnak dabilz antolatzen Elektrotxarangen Topaketea, Euskal Herriko hainbat elektrotxaranga taldegaz batera. Egun osoko egitaraua izango da, eta amaiera ikusgarria eukiko dauela aurreratu dabe arduradunek.
Gasteizko Ttek kultur alkartea eta Bermeoko txosnak dabilz antolatzen Elektrotxarangen Topaketea, Euskal Herriko hainbat elektrotxaranga taldegaz batera. Egun osoko egitaraua izango da, eta amaiera ikusgarria eukiko dauela aurreratu dabe arduradunek.
Ttek alkartea dabil arduratzen elektrotxarangakaz harremanean egoteaz eta komunikazinoaren diseinuaz, eta Bermeoko txosnak, barriz, udal sailakaz koordinau, kalejiretarako planoa zehaztu eta musikari guztiek jan-edan eta tresnak gordeteko lekua eukiteaz. Martian hasi zan Ttek kultur alkartea idea garatzen, topaketea udan egitea gatxa dala jakinez, Bermeoko txosnen preoposamena jasotean, alkarregaz beharrean hasi ziran atoan.
Bermeoko txosnek herri osorako jaialdi handia antolatu gura dabe, eta herri mobimentuek antolatutako txosnek ekarpen handia egiten deutsiela bai jaiei eta bai herriari be. Oraindino guztiz itxi barik daukie egitaraua, baina aurrerapen txiki bat egin dabe: gitxienez sei elektrotxaranga batu dira, Bermeoko zortzi plazatan joko dabe, eta herri bazkaria egongo da. Amaierea txosnetan izango da, han batuko dira elektrotxaranga guztiak, kanta bera joz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!