Denzel Washington aktoreak Zinemaldiko Donostia saria jasoko dau
2014-07-23 14:28 BarriakAntoine Fuqua zuzendari eta Denzel Washington protagonista dituan The Equalizer pelikuleak abiatuko dau, lehiaketaz kanpo, aurtengo Donostia Zinemaldia, irailaren 19an. Aktoreak eta zuzendariak aurkeztuko dabe lana, Kursaal auditoriumean. Eta inaugurazino ekitaldi horretan jasoko dau aktore estadubatuarrak Donostia saria.
Antoine Fuqua zuzendari eta Denzel Washington protagonista dituan The Equalizer pelikuleak abiatuko dau, lehiaketaz kanpo, aurtengo Donostia Zinemaldia, irailaren 19an. Aktoreak eta zuzendariak aurkeztuko dabe lana, Kursaal auditoriumean. Eta inaugurazino ekitaldi horretan jasoko dau aktore estadubatuarrak Donostia saria.
Denzel Washington McCall personaia da, bere iragan misteriotsua atzean itxi dauela pentsauz bizimodu barri bat hasi dauen gizona. Baina McCallek Teri ezagutzean (Chloë Grace Moretz), gangster errusiar baten kontrolpean dagoan neska gaztea, ezingo dau ezer egin barik lotu. Antoine Fuquak zuzendu dau pelikulea, eta gidoia Richard Wenkena da. Michael Sloan eta Richard Lindheimek sortutako telesailean dauka oinarri. Todd Black, Jason Blumenthal, Denzel Washington, Alex Siskin, Steve Tisch, Mace Neufeld, Tony Eldridge eta Michael Sloan dira produktotreak.
1998an estreinau eban lehenengo pelikulea Antoine Fuquak, The Replacement Killers. Bere pelikuletako protagonistak Hollywoodeko izar handiak izan dira, adibidez: Jamie Foxx (Bait, 2000), Bruce Willis eta Monica Bellucci (Tears of the Sun, 2003), Clive Owen eta Keira Knightley (King Arthur, 2004), Mark Wahlberg (Shooter, 2007), Richard Gere eta Ethan Hawke (Brooklyn's Finest, 2009) eta Gerald Butler eta Morgan Freeman (Olympus Has Fallen, 2013). 2001an, Training Day zuzendu eban, Denzel Washington protagonistea zala. Hamahiru urteren ostean, Washingtonek eta Fuquak atzera be alkarregaz egin dabe behar.
Denzel Washington Mount Vernonen (New York, AEB) jaio zan 1954an. 1981ean Carbon Copy komedian lan egin eban, baina Philip Chandler doktorea lez egin zan ezagun, St. Elsewhere telesailean.
Edward Zwick zuzendariaren Glory (1989) filmeagaz lortu eban ospea, izan be bigarren mailako gizonezko aktore onenaren Oscar saria irabazi eban. 2002an bigarren Oscar saria jaso eban, gizonezko aktore onenarena, Training Day lanagaitik. Hiru hamarkadatik gorako ibilbidean film askotako protagonistea izan da zuzendari ezagunen gidaritzapean, besteak beste: Ridley Scott (American Gangster, 2007), Robert Zemeckis (Flight, 2012), Norman Jewison (The Hurricane, 1999), Jonathan Demme (The Manchurian Candidate, 2004) eta Spike Lee (He Got Game, 1998; Inside Man, 2006).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!