'Saltillo' EHUko eskola-ontziak udako itsasaldiak hasi ditu

Bizkaie! 2014-07-21 15:45

Goizeko zortziretan urten da gaur Saltillo Euskal Herriko Unibersidadeko eskola-ontzia Santurtziko portutik. Uda honetan hiru itsas-bidaia egingo ditu: Galizia-Asturias-Getaria, euskal kostaldea eta Santander-La Rochelle. Antxinako belaontzian Mikel Lejarza kapitaina eta EHUko Nautika eta Itsasontzi Makineriako Goi Eskola Teknikoko 14 ikasle joango dira.

Lehenengo itsasaldian, Galizian egon ostean, Avilesera joango dira, eta han itsas jaialdiko bigarren edizinoan parte hartuko dabe, garagarrilaren 31tik abuztuaren 2ra. Horreetan egunetan belaontzia ikusteko ate edegien jardunaldiak egindo ditue. Avilesetik Getariara joango dira. Getarian, 1552an Juan Sebastian Elkano Sanlucar de Barramedara heldu zaneko antzezpenean parte hartu dabe, izan be Elkano Saltillo ontzian helduko da portura. Lau urterik behin egiten dabe ospakizuna.

EHUko eskola ontziaren bigarren itsas-bidaia euskal kostaldean zehar izango da, abuztuaren 23an Santurtzin hasi eta irailaren 5ean bertan amaituz, eta Santande-La Rochelle bidaia irailaren 11tik 23ra bitartean egingo dabe.

Saltillo 1932an eregi eta handik urte bira erosi eban Pedro Galindez enpresari bizkaitarrak. 1946tik 1963ra arte Espainiako errege familiari itxi eutson. 1968an Galindezek Nautika eta Itsasontzi Makineriako Eskoleari emon eutson ontzia. Zaharbarritu ostean, barriro itsasoratu zan 1998an, eta gaur egun EHUko eskola-ontzi lez erabilten da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu