EGOk beste erronka handi bati helduko deutso udan: A. Brucknerren 4. sinfoniari, hain zuzen

Bizkaie! 2014-07-17 15:23   Musikea

Hamazazpi urte igaro dira 1997an Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazinoa sortu zanetik. Datuak taldearen jarduerearen adierazgarri dira: musika sinfonikoko eta ganbera-musikako 150 kontzertu baino gehiago, nazinoarteko biretan emonaldiak dozena erdi herrialdetan, 120.000 entzule baino gehiago, eta urteotan danetara 1.200 gazte igaro dira gure taldetik.

Euskal Herriko Gazte Orkestreak gaur aurkeztu dau udako denporaldia. Erronken artean, Anton Brucknerren 4. Sinfonia, Erromantikoa, lan entzutetsua prestauko dau. Eusko Jaurlaritzearen Gasteizko egoitzan egindako aurkezpen-ekitaldian, Joxean Muñoz Kultura sailburuorde eta Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazinoaren lehendakariordeak eta BBK, Kutxa eta Vital Kutxako ordezkariek sinatu dabe hiru Kutxen eta Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazinoaren arteko 2014rako lankidetza-hitzarmena.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailaren eta BBK, Kutxa eta Vital Kutxaren gizarte-ekintzen arteko lankidetzea beste aurrerapausu bat da gure erkidegoko musikari gazteen kalidadezko prestakuntzea bultzatzeko bidean.


EGO, euskal prestakuntza sinfonikoaren aitzindari

Gure gazteak errepertorio profesionalean trebatzea da egitarau oso konplexu horren alde egindako apustuaren helburua. Gero eta globalagoa eta lehia handiagokoa dan merkatuan gure gazteak lehiakorrak izateko bide bakarra hau da: tresna pedagogikoak eskaintzea beste hautagaiek aina aukera izan deiezan.

Inguruan gero eta aukera gitxiago dagoanez talde sinfonikoetan sartzeko, gure gazteentzat urtenbide bakarra da prestakuntza osotua jasotea, merkatu globalean lehiatzeko kapaz izna daitezan.


17 urteko ibilbidea

Hamazazpi urte igaro dira 1997an Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazinoa sortu zanetik. Datuak taldearen jarduerearen adierazgarri dira: musika sinfonikoko eta ganbera-musikako 150 kontzertu baino gehiago, nazinoarteko biretan emonaldiak dozena erdi herrialdetan, 120.000 entzule baino gehiago, eta urteotan danetara 1.200 gazte igaro dira gure taldetik.

Zenbakiok fundazinoaren sorrerako helburuak sendotzen ditue: Euskal Autonomia Erkidegoko musikari gazteei bestelako orkestra-prestakuntza musikala jasoteko bidea eskaintzea, lanbide-aurreko ikaskuntzea osotuko dauena, gure gazteen artean musika-balioak sustatuko dituana eta euskal kulturea bertan eta nazinoartean zabalduko dauena; musikari gazteak lan-merkatuagaz hartu-emonetan jartea, araututako musika-ikasketen eta mundu profesionalaren arteko zubi-lana eginaz; gure erkidegoko gazteen artean musika-balioak sustatzea; eta musika-irakaskuntza arautuko ikasle guztientzat musikea ikasteko pizgarri izatea.

Helburu horreek lortzeko, asmo handiko musika-egitaraua atondu dabe: musika-egitarauari erreparauta, uda honetan EGOk egingo dauen topaketea (Eibarko hezkuntza-esparruan egingo da eta Juan Jose Ocón izango da zuzendari artistikoa)historiako osotuenetakoa da hezkuntza-eskaintzeari jagokonez, eta bertan honako errepertorio sinfoniko hau landuko dabe: Anton Brucknerren 4. Sinfonia mi bemol nagusian, Erromantikoa. Anton Brucknerren konposizinorik ezagunenetakoa da. 1874an idatzi eta hainbat aldiz barrikusi eban 1888. urtera bitartean. Konposizinoa Konstantin Hohenlohe-Schillingsfürtekoari eskaini eutson. Vienan estreinau zan Hans Richterren zuzendaritzapean, eta arrakasta handia lortu eban.

Bruckenerren lana ulertezina izango litzateke, aurretiaz Beethovenek egindakoa izan ez balitz. Oso-oso erlijiosoa izanik, musikearen bitartez bere bizitzaren alderdi guztiak beteten zituan espiritualtasun guztia adierazo nahi izan eban, betibe estilo barri eta personala bilatzen eban bitartean.


EGOren udako kontzertuak:

- Garagarrilak 21: Gasteizeko Printzipal antzokian, 20:30ean.
- Garagarrilak 22: Donostiako Victoria Eugenia antzokian, 20:00etan.
- Garagarrilak 23: Bilboko Euskalduna jauregian, 20:00etan.
- Garagarrilak 24: Hondarribiako Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu