Maite Mutuberriak irabazi dau Peru Abarka saria

Bizkaie! 2014-07-14 13:03   sariak-autortzak

Maite Mutuberria (Eltzaburu 1985) ilustratzaile nafarrak irabazi dau Peru Abarka 2014 saria. Castillo Suarez idazleak irabazi eban Peru Abarka ipuin lehiaketea Zerua berun ipuinagaz eta hori ilustratzea izan da irudigileen lana.

Maite Mutuberria (Eltzaburu 1985) ilustratzaile nafarrak irabazi dau Peru Abarka 2014 saria. Castillo Suarez idazleak irabazi eban Peru Abarka ipuin lehiaketea Zerua berun ipuinagaz eta hori ilustratzea izan da irudigileen lana. Epaimahaiaren eretxiz, oso proposamen aberatsa da Maite Mutuberriarena, ez dauelako dana puntuz puntu kontau.

Danetara, 22 ilustratzailek hartu dabe parte sarian; gehienak Euskal Herrikoak, nahiz eta Bartzelona eta A Coruñatik be jaso dituen proposamenak. Epaimahaiaren eretxiz, guztiak kalidade handiko lanak izan dira. Baina horreen artean Mutuberriarena nabarmendu dabe.

Epaimahaia garagarrilaren 10ean batu zan erabagia hartzeko. Honakoak izan dira epaimahaikideak: Borja Bujan Garabat galeriako arduraduna, Mari Eli Ituarte Markina-Xemeingo ordezkari lanetan eta Ima Mendiola Ibaizabal argitaletxearen ordezkari lez.


Maite Mutuberria

Maiteri Mutuberria Eltzaburun jaio zan, 1985ean. Ikus-entzunezko komunikazinoan lizentziatua da eta hainbat produkzino-etxeetan lan egin ondoren Ilustrazinoa ikasi eban Madrilgo Arte 10 Eskolan. Orain, bertan bizi da zenbait agentzia eta argitaletxerentzat lan eginez. Igaz Etxepare Saria irabazi eban Leire Bilbaok idatzitako eta Pamielak argitaratutako Gerrak ez du izenik album ilustratuagaz. Honakoak dira plazaratutako beste liburuak: Cuento de Babia y Luna (Antonio Lombillo), Zure Denboraren truke (Uxue Alberdi) eta Hizkuntzaren keinua (antologia).

Maitek orain uda osoa dauka bere lana amaitzeko. Irailean aurkeztu beharko dau lana amaituta eta urriaren 24an aurkeztuko da albuma, Bibliotekeen egunagaz bat eginez, Markina-Xemeingo Udalean. Ibaizabal argitaletxeak plazaratuko dau albuma.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu