Arrolako oppidumaren interpretazino zentroa zabaldu dabe Arratzun
2014-07-14 12:16 KultureaBizkaiko Foru Aldundiak eta Arratzuko Udalak alkarlanean Arrolagune Arrolako oppidumaren interpretazino zentroa martxan ipini dabe Arratzuko Kultur Etxean. Arrolako oppiduma ezagutzeko antolatutako bisita gidatuen osogarri izango da. Bisitok garagarrilean eta abuztuan egingo ditue.
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Arratzuko Udalak alkarlanean Arrolagune Arrolako oppidumaren interpretazino zentroa martxan ipini dabe Arratzuko Kultur Etxean. Arrolako oppiduma ezagutzeko antolatutako bisita gidatuen osogarri izango da. Bisitok garagarrilean eta abuztuan egingo ditue.
Arrolagune interpretazino zentroak orain dala 23 mende (Kristo aurreko IV. mendetik Kristo ondorengo I. mendera) Arrola mendiko gailurrean egoan gotorlekuaren testuinguru historikoa zein kulturala deskribatzen ditu. Arrolako oppiduma Burdin Aroko defensa gotorleku garrantzitsua izan zanaren arrastoa da. Bizkaiko historia ezagutzeko funtsezkoa aztarnategia da adituen eretxiz.
Burdinaren Bigarren Aroko Europaren historia eta oppidumen zibilizazinoa ezagutzeko ibilbidea egiten dau erakusketeak: Arrolako oppidumaren kokalekua, kronologia eta ikerketea, defentsa harresiak eta herriaren bizimodua. Horrezaz gan, oppidumari lotutako azpiegiturak deskribatzen dira, berbarako, Bastazar-Gastiburu monumentua.
Arrolaguneko esparru gotortuko etxola bat berreregi dabe, benetako neurrikaz. Indusketa lanean topetako aztarnak eta sasoi horren ganeko informazinoa hartu dabe kontutan arkeologoek. Halanda ze, bisitariek hurretik ikusiko dabe zelan bizi ziran Arrolako biztanleak, euren eguneroko bizimosua, erabilten zituen tresnak, zer jaten eben eta abar. Azken baten, Burdinaren Bigarren Aroko bizimoduaren barri jasoko dabe. Harri naturalez egindako hilobi tumulu baten erreprodukzinoa be ikusgai dago.
2009tik, Bizkaiko Foru Aldundia eta Euskal Herriko Unibersidadea alkarlanean dabil ondare hau ikertu, berreregi eta haren balorea ezagutarazoteko. Arrolagune interpretazino zentroa Arrolako oppiduma ezagutzeko Bizkaiko Foru Aldundiak aurten antolatu dituan bisita gidatuen osagarria da. Interesdunek uztailean eta abuztuan emon leikie izena, Santimamiñeko erreserba zentroaren bidez (santimamine@bizkaia.net) edo 944 65 16 57 telefonora deituz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!