Metro Bilbaok 'The Folk Faces' argazki erakusketea edegiko dau Portugaleteko eta Abandoko geltokietan
2014-07-11 10:43 KultureaAsier Bastida da argazkien egilea. 25 herrialde baino gehiagotako jantzari eta musikariak pasau dira haren kamerearen aurretik eta lau urtez arduratu da Portugaleteko Folklore Jaialdiko protagonistei argazkiak egiteaz. Asier Bastida argazkilari profesionala Leioakoa da eta lotura handia dauka Elai Alai jantza taldeagaz.
Metro Bilbaoren Portugaleteko eta Abandoko geltokietako sarrerak nazinoarteko folklorez jantziko dira bariku honetan, hilaren 11n hasi eta abuztuaren 4ra bitartean. Datorren garagarrilaren 21ean hasiko dan Portugalete eta Euskadiko 40. Folklore Jaialdiaren harian antolatutako Folklorearen arpegiak izeneko argazki erakusketea da Metro Bilbaok babestu dauena.
Asier Bastida da argazkien egilea. 25 herrialde baino gehiagotako jantzari eta musikariak pasau dira haren kamerearen aurretik eta lau urtez arduratu da Portugaleteko Folklore Jaialdiko protagonistei argazkiak egiteaz. Asier Bastida argazkilari profesionala Leioakoa da eta lotura handia dauka Elai Alai jantza taldeagaz. Asier ziur dago herrialdeen nortasuna beren erro, ohitura eta kultureari eusteko gaitasunaren araberakoa dala eta hori da The folk faces proiektuaren oinarria.
Aurten jaialdiaren 40. edizinoa da, eta, duda barik, argazki handi eta koloretsu horreek nazinoarteko jantza jaialdia iragarteko modu ezin hobea dira. Gainera, egunero metroan dabilzan bidaiarientzako sano interesgarria izango dalakoan gagoz, adierazo dabe konpainiako arduradunek.
Oraingoan, 2011n egin zan antzeko erakusketan agertu ez ziran 26 arpegi barri egongo dira ikusgai. Metro Bilbao 2009an hasi zan Elai Alai jantza taldeak antolatzen dauen Portugaleteko jaialdiagaz alkarlanean.
Portugaleteko Folklore Jaialdiaren 40. edizinoa garagarrilaren 20tik 31ra egingo da. Musika, kantu eta jantza folkloriko tradizionalaren munduko 260 personatik gora batuko dira. Elai Alai talde anfitrioiagaz batera, Iparraldeko Osetia, Hegoafrika, Txina, Polonia, Costa Rica eta Aragoitik etorriko dira parte-hartzaileak. Guztien artean musika eta kolorez beteko ditue Portugaleteko eta Euskadi osoko 20 herritik gorako kaleak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!