Julian Templen 'Glastonbury' dokumentala emongo dabe Bilboko Bizkaia Aretoan
2014-07-08 11:15 BarriakJulien Temple zinemagile ingelesak zuzendutako Glastonbury (2006) dokumentala proiektauko dabe eguaztenean, garagarrilaren 9an, arratsaldeko 19:30ean, Bilboko Bizkaia Aretoan. Filma ikustera hurreratzen diranek, gainera, Bilbao BBK Live jaialdirako bonu baten zozketan parte hartuko dabe.
Julien Temple zinemagile ingelesak zuzendutako Glastonbury (2006) dokumentala proiektauko dabe eguaztenean, garagarrilaren 9an, arratsaldeko 19:30ean, Bilboko Bizkaia Aretoan. Filma ikustera hurreratzen diranek, gainera, Bilbao BBK Live jaialdirako bonu baten zozketan parte hartuko dabe. Dokumentala ikusi nahi dauenak banako konbidapena lortu beharko dau hemen.
Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) jakinarazo dauenez, Glastonbury filmak kontetan dau 1970ean Michael Eavis izeneko nekazari batek 150 akreko bere landak edegi eutseezala 1.500 personari, bertan antolatuko ziran kontzertuetan parte hartzeko. Holan sortu zan Glastonburyko jaialdia. Hurrengo urtean hippy talde batek deialdia handitzeko beste diru lortu eta 12.500 lagun hurreratu ziran bertara. Han izan ziran, besteak beste, Joan Baez eta David Bowie. Ordutik eta gaur egun arte, urtean zehar esnekiak produziduten diran Worthy Farm etxaldearen lur horreetan, hain zuzen, Erresuma Batuko kontzerturik jentetsuenak egiten dira.
Pelikula hori musika jaialdi erraldoien fenomenoaren testuingurua ulertzeko aukeratu da, aste honetan bertan Bilbao BBK Live lako jaialdi batek 120.000 lagun hartuko baititu hiru egunetan zehar. Dokumentalaren proiekzinoa EHU Kulturbasque, Last Tour International (Bilbao BBK Live jaialdiaren sustatzailea eta antolatzailea) eta Arrebato Zinema kolektiboaren lankidetzeari esker egingo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!