Ander Iglesias Cuadrado eta Borja Villarejo Perezen Danok Gara Aste Nagusia kartelak iragarriko dau Bilboko Aste Nagusia 2014

Bizkaie! 2014-07-07 14:54

Sei kartel finalistak aurkeztutako 143 lanen artean izan dira hautatuak: Marijaiak, Jaiari besarkatuak, Danok gara Aste Nagusia, Bilboko atea, Amets bilbotarra eta Danok bat.

Danok Gara Aste Nagusia kartela, Ander Iglesias Cuadrado eta Borja Villarejo Pérezek egindako lana izango da 2014ko Bilboko Aste Nagusiaren barri emongo dauen irudia. Bere egileek, Ander Iglesias Cuadradok eta Borja Villarejo Pérezek 3.000 euroko saria irabazi dabe eta, horregaz batera, 2014ko Bilboko Aste Nagusiko irudiaren egile izateko ohorea be bai.

Epaimahaia Jaien Batzordeko kideez osotuta egon da: Itziar Urtasun, Jaien Batzordeko presidentea eta Bilboko Udaleko Jaien Saileko zinegotzia; Pilar Muerza, Jaien Batzordeko ordezkari politikoa eta Udaleko EAJko zinegotzia; Beatriz Marcos, Jaien Batzordeko ordezkari politikoa eta Udaleko PPko zinegotzia; Bilboko Konpartsakeko ordezkari bat; Javier Bellido, BAI Creativosekoa; eta Estibaliz Ortiz, Onda Vascako Zuzendaria.

Sei kartel finalistak aurkeztutako 143 lanen artean izan dira hautatuak: Marijaiak, Jaiari besarkatuak, Danok gara Aste Nagusia, Bilboko atea, Amets bilbotarra eta Danok bat.

Kartel irabazlearen hautaketan, %75ak Terminus eraikinean bozkaketa presentzialaren bitartez, Bilboko Udaleko webgunearen bitartez (www.bilbao.net), Aste Nagusiko facebook webgune ofizialaren bitartez (www.facebook.com/bilbaofiestasfestak) eta El Correo, Deia, Gara, Radio Bilbao-Cadena SER, Onda Cero, Radio Popular, Bizkaia Irratia, Onda Vasxca, www.Bilbao24horas.com, Hamaika Telebista, eitb.com eta Telebilbao hedabide kolaboratzaileen webguneen bitartez emon dau botoa. Hautaketearen ganerako %25 epaimahaiaren bitartez egin da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu