XIV. Gorefest bildurrezko zinema jaialdia egingo da Bermeon garagarrilaren 11n
2014-07-07 10:40 BarriakMundu osoko film laburrak eta zinema alternatiboa ikusi ahal izango dira Spookypheria Productions alkarteak Bermeoko GIZen laguntzinoagaz antolatutako jaialdian. Aurreko edizinoetan legez, bildurrezko zinemeagaz, gore generoagaz, suspenseagaz eta umore onagaz gozetako aukerea izango dabe hurreratzen diran guztiek. Sarrerea 3 euro izango da.
XIV. Gorefest bildurrezko zinema jaialdia datorren barikuan, garagarrilaren 11n egingo da Bermeoko Nestor Basterretxea kultur aretoan. Mundu osoko film laburrak eta zinema alternatiboa ikusi ahal izango dira Spookypheria Productions alkarteak Bermeoko GIZen laguntzinoagaz antolatutako jaialdian. Aurreko edizinoetan legez, bildurrezko zinemeagaz, gore generoagaz, suspenseagaz eta umore onagaz gozetako aukerea izango dabe hurreratzen diran guztiek. Sarrerea 3 euro izango da.
Antolakuntzako iturriek jakinarazo dabenez, aurtengo Gorefest jaialdia iluntzeko 20:30ean hasiko da, zazpi film laburren emonaldiagaz. Ondoren, Ataun Of The Dead eta Joxean's Hil Eben film laburrak aurkeztuko ditue Xabier Padin eta Beñat Iturrioz beren zuzendarien eskutik, jarraian zuzenean emoteko.
Jaialdia amaitzeko, film luzeen programa bikotx bat eskainiko da. Gainera, gau osoan zehar animazinozko aktoreek be parte hartuko dabe eta merchandansing postu bat egongo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!